Splendor in the Grass

Wikipedia, Entziklopedia askea

Splendor in the Grass (euskaraz Distira Belarrean) 1961ko Elia Kazan estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlearen amodiozko drama filma bat da. Natalie Wood, Warren Beatty eta Pat Hingle aktoreek antzeztu zuten.

Izenburua William Wordsworth olerkariaren "Ode on Intimations of Immortality from Recollections of Early Childhood" olerkian oinarritua dago: Ezerk ez gaitu belar gaineko egun distiratsuetara itzularaziko, baina elkar oroitu eta gelditzen zaigun horretan indarra topatuko dugu.

1961ko Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (William Inge) irabazi zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kansas estatuko baserri giroko udalerri batean, maila ezberdinetako bi gazte, Bud (Warren Beatty) eta Deanie (Natalie Wood) elkar maitemindu eta inoiz ez banatzea erabaki dute, biek harreman sexualak izan arren ezkontzeko itxaropen handiegirik ez dute. Heuren familien gaitzezpena eta harremanetik kanpoko zenbait interesek bikotearen patuari modu tragikoan amaiera emango diote: Buden aitak (Pat Hingle) semeak Yale Unibertsitatean ikas dezan nahi du, Warrenek aldiz arrantxo baten jabea izan eta lurra landu nahi duen arren. Azkenean, mutilak neska utzi eta Deanie depresio izugarri baten ondorioz klinika psikiatriko batean sartua izango da.

Aktoreak

Kanpo loturak