Sponza jauregia

Koordenatuak: 42°38′N 18°07′E / 42.64°N 18.11°E / 42.64; 18.11
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sponza jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboa Dubrovnik-Neretva eskualdea
Town in CroatiaDubrovnik
Koordenatuak42°38′N 18°07′E / 42.64°N 18.11°E / 42.64; 18.11
Map
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
Z-5981

Sponza jauregia (kroazieraz: Palača Sponza) Dubrovnik hiriko jauregi ezaguna da. 1979tik aurrera hiriaren alde historikoa UNESCOren Gizateriaren Ondarea da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena latinezko Spongia izenetik dator, euri ura biltzen den tokia da spongia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barne patioa duen eraikin errektangular hau 1516 eta 1522 artean eraiki zuen Paskoje Miličević Mihov arkitektuak estilo gotiko eta pizkunde nahastuan. 1667ko lurrikaran ez zuen kalterik izan.

Hainbat zerbitzu publiko bete ditu jauregiak. Hainbat merkatal zerbitzu bete ditu, txanpon-etxea izan da, armategia, altxorraren gordailua, banketxea, eskola... XVI mendean Ragusako Errepublikako kulturguinea izan zen, Academia dei Concordi literatur akademia bertan sortu zenean.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain hiriko artxibategia da. Agiri zaharrena 1022koa da eta guztira 100.000 eskuizkributik gora gordetzen ditu, aurrez Erretorearen jauregian zeudenak.

Jauregiaren aurrean dagoen Luža enparantzan Dubrovnikeko Udako Jaialdiaren hasiera ekitaldia izaten da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]