Spring Subway (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Spring Subway (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2002
Jatorrizko hizkuntzamandarin estandarra
Jatorrizko herrialdeaTxinako Herri Errepublika
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm erromantikoa eta film dramatikoa
Iraupena93 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Zhang Yibai (en) Itzuli
[[Kategoria:Zhang Yibai (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Liu Fendou (en) Itzuli
[[Kategoria:Liu Fendou (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Xu Jinglei (en) Itzuli
Zhang Yang (en) Itzuli
[[Kategoria:Xu Jinglei (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Zhang Yang (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaZhang Yadong (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaZhao Xiaoding (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaPekin

IMDB: tt0365402 Rottentomatoes: m/kaiwang-chuntian-de-ditie Allmovie: v289490 Netlix: 70028616Edit the value on Wikidata

Spring Subway (txinera tradizionalez: 开往春天的地铁) 2002an egindako amodiozko pelikula txinatarra da, Zhang Yibaik zuzendua eta Xu Jingleyk eta Geng Lek protagonizatua. Zhang Yang, Seigarren Belaunaldiko zuzendariak paper bat du ere lan honetan. Filmak genero berri samarra irudikatzen du Txinan, "merkataritza-film" artistikoan, nazioartekoak eta hiri motiboekin, gizarte-maila ertaineko txinatarrei atentzioa emateko diseinatuta. "Spring Subway" film estilistikoa da, konbentzio kronologikoak eta flashback-ak ditu, eta sarritan "laugarren pareta" apurtzen duten pertsonaiekin jolasten du eta audientziari zuzenean hitz egiten dio.

'Youth Film Studio Txina' estudioak eta 'Electric Orange Entertainment' independentea (Liu Fendou-k, filmazioko gidoilariak, zuzenduta)produzitu zuten film hau.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jianbin (Geng Le) eta Xiaohui (Xu Jinglei) Pekinen bizi den bikote gazte bat da eta 7 urte egon dira ezkonduta. Filmaren hasieran, bikotea bere existentziaz aspertzen hasi da, bere erlazioa irteerarik gabeko lekura doala sentitzen dute. Xiaohui-k, diseinu-estudio baterako lan egiten du eta bere bezero batekin, Lao Hu-rekin (kafetegi bateko jabea) flirteatzen hasten da (Zhang Yang zuzendariak egiten du pertsonai honen papera). Beste aldetik, Jianbin berriro bota dute lanetik, nahiz eta hura sekretuan mantendu: goizero lan egitera joateko janzten da eta bere maleta komun publiko batean ezkutatzen du. Baina, bere eguneroko ekintza bakarra, Pekineko metroan igo eta hartan eguna pasatzea da.

Metroko bidai hauetan, Jianbin (eta ikusleak) konturatuko dira sortzen diren hainbat erromantze eta erlazioez.34 urteko sukaldari bat, Wang Yao (Fan Wei) lur jota dago bere itsuko hitzordua eta gero; Li Chuan (Wang Ning)gas-leherketa batek larritasunez zauritu du. Bitartean, metroko bidaiari bat, elikagai osasungarriko saltzaile bat (Ke Lan), egunero bezala, bere produktuak metroko bagoietan saltzen saiatzen ari dela, bere senargaiak engainatu duelaz ohartzen da eta hura uztea erabakitzen du. Azkenik, sukaldaria eta saltzailearen artean maitasuna sortzen da eta ezkontzeko asmoak dituzte. Metroan, beste erlazio bat ere hasten da Da Ming (Tu Qiang) gizon gaztearen eta Tian Hai (Gao Yuanyuan) argazki denda bateko neska saltzaile baten artean. Gizona oso lotsatia da eta bere buruaren argazkiak hartzen ditu; argazki horietan ohar bat dauka neska ezagutzea eskatzen, baina gizonak azken unean ihes egiten du. Tian Hai-k, azkenik, gizona aurkitzen duenean, hau hain lotsarazita dago zeren ezin baitu hitzik esan, baina komunikatzea lortzen du eta neskari bere telefono-zenbakia ematen dio trena urruntzen den bitartean.

Jianbin-i dagokienez, bere bizitza kontroletik kanpo dagoela dirudi. Ez da alokairua ordaintzeko gai, eta dirurik gabe, bere emaztea erromantze bat izan ahal duelaz konturatzen da, nahiz eta Xiaohui-k Hu Lao-rekiko adiskidetasuneko erlazio bat soilik mantentzen duen. Hala ere, Jianbin-ek bere emazteari esaten dio "lanean" Frantziara bidaltzea erabaki dutela heziketa lor dezan, eta Xiaohui uztea pentsatzen du, maisu itsu bat, Wang Yao, bisitatu ostean. Sukaldariarena eginez, biek adiskidetasun hurbila hasten dute. Jianbin-ek Lao Hu-ri aurka egitea erabakitzen du egunkariari su ematen dion eszenan. Ondoren, Jianbin-en erlazioa Xiaohui-rekin suntsitzeko zorian dagoela dirudi, bietako inork ez duelako ezagutarazi nahi bere barnean datzan egia. Hala ere, azkenik, Xiaohui jabetzen da Jianbin-ek bere lana galdu duelaz eta azken sei hilabeteetan egunero metrora joan delaz, Wang Yao-k sukaldariak esaten baitio. Aireportura joan ordez, Jianbin ospitalera doa Li Chuan bere aurpegiko hesgailuak kentzen ikustera. Baina,hura ikusi baino lehen joaten da, Jianbin konturatzen delako oraindik bere emakumea maite duela. Xiaohui eta Jianbin, orduan, duela zazpi urte Pekinera iritsi zireneko metro geltoki berean aurkitzen dira eta honela filma bukatzen da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Geng Le, Liu Jianbin-ren paperean, Pekingo 28 urteko gizon bat, Liu-k oraintsu bere lana galdu du, nahiz eta itxuraz oraindik lan egitera doan, bere denbora Pekineko metroan pasatzen duen bitartean.
  • Xu Jinglei, Chen Xiaohui-ren paperean, Liu-ren emaztea 7 urtean.
  • Zhang Yang, Lao Hu-ren paperean, Xiaohui-ren diseinu-estudioko bezero bat.
  • Wang Ning, Li Chuan-ren paperean, eskola irakasle zauritua.
  • Fan Wei, Wang Yao-ren paperean, sukaldaria.
  • Ke Lan,saltzaile baten paperean, bere izena ez da filman esaten eta kredituetan Erlazio Publiko agertzen da.
  • Gao Yuanyuan, Tian Ai-ren paperean, saltzailea.
  • Tu Qiang, Da Ming-en paperean, Jianbin-ek trenean ezagutzen duen bidaiaria.

Ekoizpenaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film hau Zhang Yibai-ren lehena da zuzendari bezala. Spring Subway egin arte, Zhang-ek, batez ere, musika-bideoko eta telebistako generoetan lan egin zuen . Spring Subway Electric Orange Entertainment-en (Liu Fendou-ren zinema produktore independente pekindarrara) lehen filma ere bada. Beste alde batetik, filmea, Liu-ren lehen ahalegina da alde berean film bat idazten eta produzitzen. Txinako film asko ez bezala, hala ere, Spring Subway-ek Irrati, Zinema eta Telebistako Estatuko Administrazioaren onarpena lortu zuen.

Filmaren lema txineratik itzul daiteke: "7 urte ondoren, maitasunak hor jarraitzen du? ".

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fimaren musika Zhan Yandong-ek konposatu zuen eta Yu Quan-en pop rock taldeak interpretatu zuen.

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Spring Subway adierazgarria da zinema txinatarreko estilo berria irudikatzen baitu. Seigarren Sorkuntzako zuzendarietako lan eztabaidagarriagoak ez bezala, Jia Zhangke edo Wang Xiaoshuai zuzendarienak adibidez, zeinen filmak estatuaren autoritateek normalean debekatzen dituzten, Zhang Yibai-re Spring Subway-k estatuaren onespena lortu zuen. Kritikari bat iradokitzen duen bezala, emaitza hau dugu: "handinahi independente txinatarreko filmaren" adibidea da eta estatuak dituen ikerketa gehienak saiesten ditu, baina nazioartekoa eta etxe ospeaz gozatzen du. Bereziki, Zhang-en filmak film txinatar tipikoa apurtzen duen optimismo berria islatzen du, beste batzuek bere sentikortasunagatik, hain zuzen, "nazioartekoagoa" dela esan duten bitartean. Hawaiiko Zinemako Nazioarteko Jaialdiko kritikari batek dei unibertsala laudatu zuen filmaren historia "edozein hiritako edozein lekutan garatu ahal izango litzatekeela" esaterakoan, eta, dudarik gabe, maite izan duen edozein pertsonak pertsonaiek bizi dutena bizi du.

Spring Subway-ek nahiko arrakasta lortu zuen zinemaldi-zirkuituan, Udine, Cannes, Seattle eta beste batzuk sartuz. Txinan estreinatu zen 2002ko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]