Squanto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Squanto

Bizitza
JaiotzaPatuxet leinua, 1585
HerrialdeaColony of Virginia
HeriotzaChatham (Massachusetts)1622ko azaroaren 30a (36/37 urte)
Hobiratze lekuaMassachusetts
Jarduerak
Jarduerakinterpretea eta guide (en) Itzuli

Find a Grave: 6873048 Edit the value on Wikidata
Marrazkian Squanto agertzen da, artoa nola hazi den erakusten. Gertakari hau Ameriketako Estatu Batuetako folk kulturaren atal garrantzitsua da.

Tisquantum edo Squanto (1585eko urtarrilaren 1a - 1622ko azaroaren 30a) Aita Erromesak Ipar Amerikan ezartzen lagundu zuen Amerindiar bat izan zen. Historiaren arabera Ingalaterratik etorritako Mayflower itsasontziko kolonoek behar-beharrezko izan zuten euren biziraupenerako. Patuxet leinuaren parte zen, Wampanoag Konfederazioaren parte zen herria. Bere bizitzan zehar sei aldiz gurutzatu zuen Ozeano Atlantikoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo urteak eta esklabutza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jaiotza data ez da ezaguna, baina 1585ko edo 1592ko urtarrilaren 1ean zehaztu dute hainbat historialarik. Gaur egungo Plymouth (Massachusetts)etik gertu jaio zen. 1605ean George Weymoth kapitainak Ingalaterra Berriaren esplorazioa egiten ari zelarik Ferdinando Gorgesentzat, sei amerindiar bahitu zituen, tartean Squanto. Ingalaterrara eraman zuen eta ingelera erakutsi zion, gida eta interprete izan zedin.

1614an berriro eraman zuten Ingalaterra Berrira John Smithen espedizioan. Patuxetera berriro zihoala Thomas Huntek harrapatu zuen. Bere asmoa arraina, artoa eta esklabuak Málagan saltzea zen, Squantorengatik 20£ eskatuz.

Itzulera Ipar Amerikara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Squantoren bidaiak

Malagako fraide batzuek egoera zein zen deskubritu eta Amerindio guztiak (Squanto barne) hartu zituzten katolizismoa irakasteko.[1] Squantok fraideak konbentzitu zituen berriro etxera joaten uzteko. Lehenengo Londresera joan zen, eta John Slanyrekin bizitzen hasi zen, urte batzuk lehenago ezagutu zuen itsasontzi-gile bat. Slanyk ingelera gehiago irakatsi zion eta Cuper's Covera eraman zuen, Ternuan, 1617an.[2] Ingalaterra Berriara zihoan espedizio batean parte hartu zuen, baina Thomas Dermerrek berriro bidali zuen Londresera, 1618an, Ferdinando Gorges ezagutu eta etxera joateko baimena eman ziezaion.[3]

1619an Squanto berriro bere etxera itzuli zen, John Smithen itsasontzian, Dermer Kapitainaren esplorazio espedizio batean. Hara iristerakoan ikusi zuen Patuxet leinua eta Wampanoag eta Massachusett herrietako ordezkari gehienak epidemia baten ondorioz hil zirela[4], ziurenik baztanga, nahiz eta baliteke leptospirosia izatea.[5] Amerindioek ez zuten inmunitaterik Europak eramandako gaixotasunen aurka.

Harremana Erromesekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1621eko martxoaren 22an Abenakien sagamorea zen Samosetek Wampanoag herriaren nagusia zen Massasoiti bisita egiten ari zela Squanto eta Plymoutheko kolonizatzaileak aurkeztu zituen.

Folk historiaren arabera Squantok kolonoei irakatsi zien artoaren nekazaritza metodo tradizionala zein zen, Hiru Ahizpak izenekoa. Kondairak dio menhaden izeneko arrain bat erabiltzen zuela uzta fertilizatzeko. Kondairak berak dio menhadena arrantzatzeko metodo tradizionala erakutsi ziela, hala nola bertan zeuden beste animalia batzuk ehizatzeko bidea.

1621an Squantok gida eta itzultzaile lana egin zuen Stephen Hopkins eta Edward Winslowentzat, hauek Wampanoagen sachemekin bilerak egiten zituzten bitartean. Ondoren William Bradford gobernariarekin beste misio bat egin zuen Corbitant sagamorearen informazioa biltzen, Nemasket herrian. Bertan Wampanoagek atxilotu zuten. Myles Standish kolonoak, hamar gizonekin batera, espedizioa egin zuen Squanto erreskatatzeko, edo hilik bazegoen mendekua egiteko. Bizirik eta ondo zegoen eta Plymouthera eraman zuten berriro, koloniako asistenten lanak egiten.

Aliantzetan eta diplomazian lanean jarraitu bazuen ere, Massasoit nagusiak ez zuen jarraitu konfidntza beragan jartzen. Hori dela eta Hobomok izeneko beste indiar bat jarri zuen Squantorekin batera ordezkari gisa.[6]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wampanoag eta Erromesen arteko harremanak konpontzen saiatzen ari zela Squantok sukarraz gaixotu zen, eta sudurretik odoletan hasi zen. Historialari batzuen ustez Wampanoagek pozoitu zuten, euren sachemari leialtasun falta erakutsi izanagatik.[7] Squanto egun batzuk beranduago hil zen, 1622an, Chathamen. Ziurenik Plymoutheko hilerrian lurperatu zuten.[8] Bi taldeen arteko bakeak beste 50 urte iraun zituen, hala ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sir Ferdinando Gorges, A Brief Relation of the Discovery and Plantation of New England (London: 1622)
  2. 1491. Mann, Charles C.
  3. Kinnicutt, L. N.. (1914–1915). «Plymouth settlement and Tisquantum» Mass. Hist. Soc. Proc. XLVIII: 103–18..
  4. Alan Axlerod, Little-known Wars of Great and Lasting Impact, p.101
  5. doi:10.3201/eid1602.090276
    Zita hau gehitzeko bi modu daude: Botaren zain egon gabe edo eskuz egin
  6. Continental Drift. (2006). Squanto. .
  7. Philbrick, Nathaniel: Mayflower, p. 138. Viking, 2006.
  8. Neely, Kirk H.. (2009ko uztailaren 13a). First Americans: Tisquantum. .