Srinagar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Srinagar

Srinagar
Izen ofiziala Srinagar
Herrialdea  India
Estatua Jammu eta Kaxmir
Alkatea Salman Sagar (NC)
Koordenatuak

34°05′N 74°48′E / 34.083°N 74.800°E / 34.083; 74.800Koordenatuak: 34°05′N 74°48′E / 34.083°N 74.800°E / 34.083; 74.800

Srinagar non dagoen adierazten duen India-ko/-go/-eko mapa
Srinagar
Eremua 294,0 km²
Garaiera 1585 m
Biztanleria 1.273.312 bizt. (2011)
Dentsitatea 4.330,99 bizt./km²
www.srinagar.nic.in http://www.srinagar.nic.in/ www.srinagar.nic.in
Srinagar hiria

Srinagar India iparraldeko hiria da, Jammu eta Kaxmir estatuetako udako hiriburua.

894.940 biztanle ditu (2001).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaxmirreko haranean dago, nekazaritzako eremu oparo baten erdian, Jhelum ibaiaren ertzean, 1.600 m-ko garaieran.

Jhelum ibaiarekin loturik dauden hainbat ubidek igarotzen dute alderik alde hiria.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Srinagar, 1971–1986)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.3 18.1 27.1 30.0 34.1 37.6 36.4 35.3 32.3 30.5 23.0 15.2 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.0 8.2 14.1 20.5 24.5 29.6 30.1 29.6 27.4 22.4 15.1 8.2 19.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.5 3.8 8.8 14.2 17.7 22.3 24.1 23.5 19.8 14.1 8.1 3.4 13.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.7 −10.4 −3.2 0.0 3.4 7.2 10.3 10.4 5.4 0.0 -6.3 −10.5 '
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −2.0 −0.7 3.4 7.9 10.8 14.9 18.1 17.5 12.1 5.8 0.9 −1.5 7.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 48 68 121 85 68 39 62 76 28 33 28 54 710
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 6.6 7.3 10.2 8.8 8.1 5.7 7.9 6.8 3.5 2.8 2.8 5.1 75.6
Hezetasuna (%) 82 79 70 64 61 56 66 70 67 69 77 84 70.4
Iturria: NOAA (1961-1990) [1]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia-jarduera aipagarria da eskulangintza (zeta, alfonbragintza, zilar- eta kobre-lanak). Merkataritzak ere garrantzi handia du. Turismoa da, hala ere, Srinagarreko aberastasun-iturri nagusia. Unibertsitatea du.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenplu eta meskita asko ditu; horien artean ezagunak dira Hazratbal eta Jami Masjid meskitak. Oso ezagunak dira orobat Dal aintzirako ur gaineko lorategiak. Nanga Parbat mendia (8.126 m) ere hiritik hurbil dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Srinagar Aldatu lotura Wikidatan