St. James's Gate garagardotegia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
St. James's Gate garagardotegiko aurrekaldea.
St. James's Gate Brewery garagardotegia.

St. James's Gate garagardotegia edo St. James's Gate Brewery (irlanderaz Grúdlann Gheata Shan Séamuis) Guinness garagardo ospetsua ekoizten den Dublingo garagardotegia da.

XVIII. mendean Arthur Guinness zenak urteko 45£ ordainduz zetozen 9.000 urtetarako alokairua lortu zuenper year, honela modu bitxi horretan Guinness garagardoaren egoitza nagusia bilakatu zelarik. 1838an Irlanda osoko garagardotegi handiena bilakatu zen, 64 akreko azalera zuelarik. Handik gutxira munduko handiena ere bihurtu zen eta oraindik gaur egun ere stout motako garagardoa ekoizten duen garagardotegia handiena da. XIX. mendea eta XX. mendearen hasieran garagardotegi hau bere inguruko eraikin gehienen jabe zen, bere langileak bizi ziren kaleetako etxeak barne sartzen zirelarik, bai eta garagardotegi honi loturik zeuden bulegoak ere. Garagardotegiak behar zuen elektrizitate indarra ere bere kaxaz ekoiztu ohi zuen.

Garagardotegi hontan bertan Guinness garagardoaren 250 urtetako ibilbide historikoa erakusten duen Guinness Storehouse izeneko museoa ere badago, erakustaldi osoa ikusi ondoren erakiniaren azken solairuko pub edo tabernan dohaineko Guinnes pinta edateko aukera eskeintzen delarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]