St. James jauregia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jauregiaren fatxada nagusia

St. James Jauregia, Londresko jauregirik antzinako eta historikoenetako bat da. Pall Mallen dago, St. James parkearen iparraldean.

Jauregia, Henrike VIII.a Ingalaterrakoak eraiki zuen 1530ean, legenarrak jotako gaixoen ospitale bat zegoen tokian. San Jaimeri eskaini zion eta Tudor estiloan eraikia izan zen. Errege-erreginen Londresko egoitza nagusia bihurtu zen, Whitehall Jauregiak su hartu zuenean. Monarkiaren gune administratibo bihurtu zen (oraindik mantentzen duen funtzioa). Hala ere, Viktoria erreginak britainiar monarkiaren egoitza ofiziala Buckingham Jauregira pasa zuenean, hein handian galdu zuen eragina.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: St. James jauregia Aldatu lotura Wikidatan