Stade de Reims

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stade de Reims
Sorrera 1911
Futbol zelaia Stade Auguste Delaune
(Edukiera: 21.628)
Presidentea Frantzia Jean-Pierre Caillot
Entrenatzailea Frantzia Hubert Fournier
Liga Ligue 1
2012-13 Ligue 1, 14.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Stade de Reims Frantziako futbol taldea da, Reims hirikoa. 1950eko hamarkadan arrakastatsua izandakoa, Ligak eta Kopak irabazteaz gain bi aldiz jokatu baitzuen Europako Kopako finala.

Eduki-taula

Historia[aldatu]

Taldea 1911ean sortu zen Société Sportive du Parc Pommery izenarekin eta 1931ean gaur egungo izena hartu zuen. 1945 arte ez zen lehen mailan igo baina berehala irabazi zuen lehenengo Liga, 1949an. Hurrengo urteetan Frantziako talde indartsuena izan zen, herrialdeko txapelketak irabazteaz gain lehenengo Europako Kopako finalean izan baitzen, 1956an. Real Madrilek garaitu zuen 4-3ko emaitzaz. Hiru urte beranduago berriro sailkatu zen eta berriz ere Real Madrilek irabazi zuen 2-0. 60. hamarkadaren hasieran bolada onari eutsi zion hainbat Liga berriak irabaziz baina 1963an 17. gelditu eta maila galdu zuen.

1991ean irabazi zuen orain arteko azken titulua, Ligako Kopa, baina diru arazoak zirela eta, taldea desagertu eta Stade de Reims Champagne FC izenarekin birsortu beharra izan zuen. Hirugarren mailan hasi zuen bere jarduna. 1992an egindako enkantean Alain Afflelou enpresak eskuratu zuen. 1999an Stade de Reims izena berreskuratu zuen eta 2011 urtean lehen mailara itzuli zen 33 urte pasa eta gero.

Palmaresa[aldatu]

Frantzian: 14[aldatu]

Europan: 2[aldatu]

Europako Kopa[aldatu]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (2): 1956, 1959.

Latindar Kopa[aldatu]

  • Txapelduna (1): 1953.
  • Finalista (1): 1955.

Alpeetako Kopa[aldatu]

  • Txapeldunak (1): 1971

Jokalari ezagunak[aldatu]

Just Fontaine eta Raymond Kopa, besteak beste.

Kanpo loturak[aldatu]