Stadio Olimpico
Wikipedia(e)tik
| Stadio Olimpico estadioaren barnealdea. | |
| Datuak | |
|---|---|
| Kokapena | Foro Italico, 00135 Erroma |
| Inaugurazioa | 1937 |
| Mota | Belarra |
| Edukiera | 72.698 ikusle |
| Neurriak | 105 x 68 m. |
| Jabea | Italiako Olinpiar Batzorde Nazionala |
| Etxeko taldea | SS Lazio Associazione Sportiva Roma Italiako errugbi selekzioa |
Stadio Olimpico Italiako Erroma hiriburuan dagoen estadio bat da. Bertan hiriko bi futbol talde nagusiak diren SS Lazio eta Associazione Sportiva Romak etxeko partiduak jokatu ohi dituzte. Bestalde, Italiako errugbi selekzioak ere etxeko partiduak hemen jokatu ohi ditu. Eraikina Italiako Olinpiar Batzorde Nazionalaren jabetzakoa da.
Estadioa 1937an inauguratu zen, 1953an zaharberritua eta 1990an handitua izan zelarik. 72.698 ikusleentzako edukiera du.
Iruditegia[aldatu]
-
Italia eta Eskoziaren arteko errugbi partidua.