Stan Laurel

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arthur Stanley Jefferson "Stan" Laurel (Tynemouth, Lancashire, 1890eko ekainaren 16a - Santa Monica, Kalifornia, 1965eko otsailaren 23a) Ingalaterrako antzezlea izan zen, Hollywooden lan egin zuena. Oliver Hardy antzezlearekin batera zinemaren historian izan den komiko bikoterik ospetsuena osatu zuten: Laurel eta Hardy, Argala eta Gizena izenez ere ezaguna (Stan Laurelek Argalaren papera egiten zuen). Nor bere aldetik ibiliak, 1927an elkar hartu eta film-andana bat egin zuten ia hogei urtean, hala zinema mutuan nola ahostunean. Suntsipenak, hondamenak, trakeskeriak, eta azken finean, egunerokotasunaren absurdoa dira Stan Laurel eta Oliver Hardyren humorearen ezaugarririk nabarmenenak.

1961ean Ohorezko Oscar Saria lortu zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stan Laurel Aldatu lotura Wikidatan