Stand by Me (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stand by Me
Datuak
Jatorrizko izenburua Stand by Me
Izenburua euskaraz Nirekin Konta Ezak
Urtea 1986
Estreinaldia 1986ko abuztuaren 8a
Generoa abentura, drama
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 88 minutu
Aurrekontua 8 milioi
Banatzailea Columbia Pictures
Zuzendaria
Rob Reiner
Ekoizleak
Bruce A. Evans
Andrew Scheinman
Gidoilariak
Bruce A. Evans
Raynold Gideon
Stephen King idazlearen The Body eleberrian oinarritua
Aktoreak
Wil Wheaton
River Phoenix
Corey Feldman
Jerry O'Connell
Kiefer Sutherland
Richard Dreyfuss (narratzailea)
Musikagileak
Jack Nitzsche
Argazkilariak
Thomas Del Ruth
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Stand by Me (euskaraz Nirekin Konta Ezak) 1986ko Rob Reiner estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Stephen King idazlearen The Body eleberrian oinarritua dago.

Wil Wheaton, River Phoenix, Corey Feldman, Jerry O'Connell eta Kiefer Sutherland aktoreek antzeztu zuten, aldiz, Richard Dreyfuss aktoreak narratzaile gisa bere ahotsa ipini zuelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1959ko uda, AEBtako Oregon estatua. Izaera eta bizitza egoera ezberdinetako hamabi urtetako lagun-taldea osatzen duten mutiko batzuk (Gordie Lachance, Chris Chambers, Teddy Duchamp eta Vern Tessio) egunkarietan aterako diren itxaropenez, aurretik beste mutil batzuei entzunda, duela egun batzuk trenak jo eta hildako Ray Brower mutikoaren gorpuaren bila basora joango dira (gorputza han baitago). Txango hau abentura bat bilakatuko da, sutondoan istorioak eta beldurrezko ipuinak kontatuz, adiskidetasuna sendotuz...

Mutikoen bidai honek haurtzarotik nerabezarorako aldaketa sinbolizatzen du. Txangoaren amaieran heuren buruak hobeto ezagutzeaz gain, elkarren artean lagundu, eta heuren anai-arreba zaharrek zapalkuntzaren sufrimendua, heurekiko gurasoen axolagabekeri eta etxe eta familia giro itxi batetako itxaropen eskasen inguruko sentimenduak elkarbanatuko dituzte.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]