Stanisław Poniatowski
Wikipedia(e)tik
Stanisław Poniatowski kondea (Debrecen, Polonia, 1676 - Ryki, 1762) poloniar militarra izan zen.
Biografia [aldatu]
Suediako errege Karlos XII.aren laguntzailea izan zen, eta hark antolatutako espedizioetan parte hartu zuen. 1711n Sultanak Petri Handiarekin bakea izenpetu zuenean, Poloniara itzuli zen Poniatowski eta Augusto II.aren, Estanislao I.a Leszczynskiren eta Augusto III.aren zerbitzura lan egin zuen, hurrenez hurren.
Czartoruaska printzesarekin ezkondu zen, eta hamar seme-alaba izan zituen, haien artean Poloniako errege izan zen Estanislao II.a.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.