Star Trek: Generations

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:08, 22 urtarrila 2016

Star Trek: Generations (euskaraz Star Trek: Belaunaldiak) 1994ko David Carson estatubatuar zinema zuzendariak zuzenduako zientzia-fikziozko filma bat da.

Filma honetan Gene Roddenberry gidoigile eta ekoizlearen Star Trek telesaileko jatorrizko aktoreak Star Trek: The Next Generation telesaileko aktoreengatik ordezkatzen dira, James Tiberius Kirk (William Shatner) kapitainaren lekukoa Jean-Luc Picard (Patrick Stewart) kapitainak hartuz.

Film saileko seigarren filma izan zen, Star Trek: The Motion Picture (1979), Star Trek II: The Wrath of Khan (1982), Star Trek III: The Search for Spock (1984) eta Star Trek IV: The Voyage Home (1986), Star Trek V: The Final Frontier (1989) eta Star Trek VI: The Undiscovered Country (1991), ondoren jarraipen hauek izan zituen: Star Trek: First Contact (1996), Star Trek: Insurrection (1998), Star Trek: Nemesis (2002), Star Trek (2009), Star Trek Into Darkness (2013) eta Star Trek Beyond (2016).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XXIII. mendearen amaiera. Enterprise espaziontziaren hirugarren modelo berriaren lehenbiziko hegaldian aurreko espaziontziko eskifaia ere badoa (tartean James T. Kirk kapitaina), baina basetik atera bezain azkar energia eraztun batean harrapaturik gelditu diren bi espaziontzien laguntza eskaerari kasu egin beharko diote. Enterprisek bi espaziontzi horietako eskifaia gehiena salbatu eta bertatik oso-osorik ateratzea lortuko du, baina ekintza guzti honetan Kirk kapitainak bizia galduko du. 78 beranduago, Jean-Luc Picard kapitainak eta Enterprise-D espaziontziko eskifaiak eguzki sistema osoak suntsitzen ari den Soren izeneko zientzialari matxinoa topatuko dute. Hura gelditzen lagun diezaieken gizon bakar bat dago... eta jada 78 urte hil zela badira.

Aktoreak

Saila

Kanpo loturak