Star Trek: Nemesis

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:09, 22 urtarrila 2016

Star Trek: Nemesis (euskaraz Star Trek: Nemesia) 2002ko Stuart Baird estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko filma bat da. Gene Roddenberry gidoigile eta ekoizlearen jatorrizko Star Trek telesailean oinarritua dago. Patrick Stewart, Jonathan Frakes, Brent Spiner, LeVar Burton, Marina Sirtis, Michael Dorn, Gates McFadden, Denise Crosby eta Wil Wheaton aktoreek antzeztu zuten.

Film saileko bederatzigarren filma izan zen, Star Trek: The Motion Picture (1979), Star Trek II: The Wrath of Khan (1982), Star Trek III: The Search for Spock (1984), Star Trek IV: The Voyage Home (1986), Star Trek V: The Final Frontier (1989), Star Trek VI: The Undiscovered Country (1991), Star Trek: Generations (1994), Star Trek: First Contact (1996) eta Star Trek: Insurrection (1998), ondoren jarraipen hauek izan zituen: Star Trek (2009), Star Trek Into Darkness (2013) eta Star Trek Beyond (2016).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jean-Luc Picard (Patrick Stewart) kapitaina eta Enterprise espaziontziko gainontzeko eskifaia erromulartarrekin bake akordio bat sinatzea helburu zuen diplomazia misio bati ekingo diote. Baina, Romulus planetara iristean Lurra suntsi dezakeen mehatxu batekin topo egingo dute. Picardek ordurarte topatu duen arerio arriskutsuenari aurre egin beharko dio, Shinzon, erromularrek Picarden ADN bidez sortu duten erremaniar klona.

Aktoreak

Saila

Kanpo loturak