Star Trek II: The Wrath of Khan

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:41, 22 urtarrila 2016

Star Trek II: The Wrath of Khan (euskaraz Star Trek II: Khanen Haserrea) 1982ko Nicholas Meyer estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako filma bat da. William Shatner, Leonard Nimoy, DeForest Kelley, James Doohan, George Takei, Walter Koenig, Nichelle Nichols, Ricardo Montalbán eta Kirstie Alley aktoreek antzeztutako filma bat da.

Gene Roddenberry gidoigile eta ekoizlearen Star Trek telesaila ospetsuan oinarritutako film saileko bigarren filma izan zen, Star Trek: The Motion Picture (1979) filmaren jarraipena da, ondoren jarraipen ugari izan zituen: Star Trek III: The Search for Spock (1984), Star Trek IV: The Voyage Home (1986), Star Trek V: The Final Frontier (1989), Star Trek VI: The Undiscovered Country (1991), Star Trek: Generations (1994), Star Trek: First Contact (1996), Star Trek: Insurrection (1998), Star Trek: Nemesis (2002), Star Trek (2009), Star Trek Into Darkness (2013) eta Star Trek Beyond (2016).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2285. urtea. 5 urte iraun ditun misioaren ondoren, Kirk almiranteak (William Shatner) denbora kadeteei irakasten igarotzen du. Bitartean, U.S.S. Reliant espaziontzia Genesis Gailua frogatzeko mundu egoki baten bila dabilela, hildako planeta batean Khan Noonieng Singh (Ricardo Montalbán) topatuko dute, XX. mendeeko Lurreko iraulitako diktadorea eta James T. Kirk almirantearen antzinako etsai amorratua. Khanek Reliant espaziontzia bereganatu ostean, bere zoritxar guztien nahiz planeta urrun hartan amaitu izanaz errudun egiten duen Kirk almiranteaz mendekatzea erabaki du. Hala ere, Khanen pentsamendu bidimentsionalak eta Spock jaunaren (Leonard Nimoy) sakrifizioak bere mendeku saiakerak zapuztuko ditu, azkenean Reliant espaziontzian doala eta Enterprise espaziontzia suntsitzeko asmoz Genesis Gailua lehertarazi eta lehrketa horretan bertan hilko baita.

Aktoreak

Pertsonaia Aktorea
James T. Kirk almirantea William Shatner
Spock kapitaina Leonard Nimoy
Leonard McCoy "Bones" doktorea DeForest Kelley
Montgomery Scott "Scotty" James Doohan
Hikaru Sulu George Takei
Nyota Uhura tenientea Nichelle Nichols
Pavel Chekov Walter Koenig
Khan Noonien Singh Ricardo Montalbán
Saavik tenientea Kirstie Alley
Carol Marcus doktorea Bibi Besch
David Marcus doktorea Merrit Butrick
Clark Terrel kapitaina Paul Winfield

Saila

Kanpo loturak