Star Wars V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:17, 22 urtarrila 2016

Star Wars V. Atala: Inperioaren kontraerasoa edota Inperioaren kontraerasoa (ingelesez Star Wars: Episode V - The Empire Strikes Back edota The Empire Strikes Back) 1980ko Irvin Kershner estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu, Gary Kurtzek ekoiztu, eta Leigh Brackett, Lawrence Kasdan eta George Lucasek idatzitako zientzia-fikziozko abenturazko filma da.

Star Wars filma saga ospetsuaren 5. atala osatzen du, hots, Star Wars IV. atala: Itxaropen berria filmaren jarraipena da eta Star Wars VI. atala: Jediaren itzuleraren aurrekaria.

Filmak lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen baina, azkenean, bi irabazi zituen: Soinu onenaren Oscar Saria (Bill Varney, Steve Maslow, Greg Landaker eta Peter Sutton) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (Brian Johnson, Richard Edlund, Dennis Muren eta Bruce Nicholson).

Argumentua

Indar inperialak aliantza errebeldearen ezkutuko baseen aurka egindako ezusteko erasoaren ondoren, Luke Skywalker eta R2-D2 robota Yodaren bila Dagobah planetara joan dira, bertan Barne Indarraren sekretuak irakats diezaizkion. Bien bitartean, Han Solo, Leia printzesa, Chewbacca eta C-3PO robotak indar inperialak sahiestu eta Bespin mehatzari hirian, Lando Calrissiani, Milurteko Belatza espaziontziaren aurreko jabeari, babesa eskatu diote. Han, Darth Vaderrek prestatutako segadan erori dira.

Aktoreak

Kanpo loturak