Star Wars VII. Atala: Indarraren Iratzartzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:11, 22 urtarrila 2016

Star Wars VII. Atala: Indarraren Iratzartzea (ingelesez Star Wars: The Force Awakens) 2015eko J. J. Abrams estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko filma bat da. Harrison Ford, Mark Hamill, Carrie Fisher, Adam Driver, Daisy Ridley, John Boyega, Oscar Isaac, Lupita Nyong'o, Andy Serkis, Domhnall Gleeson, Anthony Daniels, Peter Mayhew eta Max von Sydow aktoreek antzeztu zuten.

Star Wars sail ospetsuko filma bat da, hain zuzen ere, 1983ko Star Wars VI. Atala: Jediaren Itzulera filmaren jarraipena da. 2015eko abenduaren 14an Los Angeles hirian estreinatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Aliantza Errebeldeak Izar Hiltzailea garaitu (Star Wars VI. Atala: Jediaren Itzulera filmean jazotakoa) eta hogeitamar urte igarota galaxian oraindik gerra nagusi da. Errepublika berri bat gailendu da, baina Lehen Ordena iraganeko Inperio Galaktikoko errautsetatik berpiztu da. Lehengo heroi asko oraindik Erresistentziako ekintzaileak izaten jarraitzen dute eta Lehen Ordenaren aurka borrokan diardute, tartean Leia Organa (Carrie Fisher), Han Solo (Harrison Ford), Chewbacca (Peter Mayhew), R2-D2 (Kenny Baker) eta C-3PO (Anthony Daniels). Gainera beste heroi berriekin batera horpoz-horpo borrokatzen ari dira: Poe Dameron (Oscar Isaac), izar flotako pilotua; Finn (John Boyega), Lehen Ordenako gerlari ohia eta Anakin Skywalker zenaren laser-ezpata duena, gerora Luke Skywalkerren (Mark Hamill) laser-ezpata izango dena; Rey (Daisy Ridley), txatar-biltzailea; bai eta BB-8 (Bill Hader eta Ben Schwartz) izeneko robota ere. Guztiek indar berri eta boteretsuei aurre egin beharko diete, Lehen Ordenako Phasma kapitaina (Gwendoline Christie) eta Kylo Ren (Adam Driver) barne, azken hau Alde Iluneko ezohiko diseinuko argi gorrizko laser-ezpatadun gerlari beldurgarri eta misteriotsua da.

Aktoreak

Kanpo loturak