Stara Zagora

Koordenatuak: 42°25′32″N 25°38′05″E / 42.425668°N 25.634595°E / 42.425668; 25.634595
Wikipedia, Entziklopedia askea
Stara Zagora
Стара Загора
hiri handia
Administrazioa
Herrialdea Bulgaria
ProbintziaStara Zagora
AlkateaZhivko Todorov (en) Itzuli
Izen ofizialaСтара Загора
Jatorrizko izenaСтара Загора
Posta kodea6000
Geografia
Koordenatuak42°25′32″N 25°38′05″E / 42.425668°N 25.634595°E / 42.425668; 25.634595
Map
Azalera85,786 km²
Altuera125
Demografia
Biztanleria135.384 (2024ko martxoaren 15a)
154.075 (2024ko martxoaren 15a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2024)
Dentsitatea1.590,69 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera196
Telefono aurrizkia042
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakSamara, Radom, Barreiro, Yueyang eta Yiyang
MatrikulaСТ
http://www.starazagora.bg/

Stara Zagora[1] (bulgarieraz: Стара Загора) Bulgariako erdialdeko hiri bat da, herrialdeko seigarren handiena. Stara Zagora probintziako hiriburua da.

Plovdiv hiritik 90 km ipar-ekialdera dago, eta Sofia hiriburutik 231 km ekialdera. Traziako eskualde historikoan dago, itsasoaren gainetik 196 metroko altuerara.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stara Zagora Bulgariako eta hego-ekialdeko Europako hiririk zaharrenetarikoa da, 8.000 urte inguruko historia baduenez. Horrek azaltzen du hiriak bere historian zortzi izen hartu izana: Beroe, Augusta Trajana, Vereya, Irinopolis, Boruy, Eski Zagra, Zheleznik eta Stara Zagora.

K.a. IV. mendean traziarrek sortu zuten hiria, Beroe izena ipinita. Erromatarren garaian, II. mendean, Augusta Trajana izena zeukan Trajano enperadorearen omenez. Bizantziarren garaian, VI-VII. mendeetan, Vereya izan zen hiriaren izena, eta VIII. mendean, Irina enperatrizaren omenez, Irinopolis. Hiria IX-XIII. mendeetan bulgariarren esku egon zenean Boruy izena izan zuen. 1364. urtean turkiarrek eskuratu zuten hiria, eta Eski Zagra izena ipini zioten. XIX. mendeko 50eko hamarkadan Zheleznik izena izan zuen, eta 1871. urtean ipini zioten gaur egun daukan Stara Zagora izena.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stara Zagoran klima kontinental epela daukate, Mediterraneo itsasoaren eraginarekin. Urte guztiko batezbesteko tenperatura 13 °C-koa da.

    Datu klimatikoak (Stara Zagora)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18 24 28 32 37 39 42 42 38 34 24.5 19.7 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5 7 11 17 22 26 29 29 24 18 11 6 17.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 2 3.5 6.5 12 17 21 23.5 23.5 19 13.5 7.5 2.5 12.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1 0 2 7 12 16 18 18 14 9 4 -1 8.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -24 -19 -12 -4 -0.3 6 7 8 0 -5 -7.9 -17 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 21.9 24 26.5 32.8 44.6 36 38.8 27.7 35 24.4 33.6 39.6 384.9
Iturria: http://weather.msn.com

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stara Zagora administrazio- eta industria-gune garrantzitsua da. Nekazaritza-merkatua da nagusi; ekoizpen garrantzitsuenak: garia, garagardoa, ardoa, ehungintza, ongarriak, gari-irina eta larrosa-esentzia.

Trenbide lotune garrantzitsua dago Stara Zagoran: Bulgariako hiri handi guztiekin lotuta dago, baita Ekialdeko eta Mendebaldeko Europarekin ere.

Hezkuntza eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stara Zagora gaur egun Bulgariako hiririk modernoetarikoa da. Hezkuntza- eta kultura-gune oso garrantzitsua da. Besteak beste, Stara Zagorako Traziako Unibertsitatea dago hirian.

Opera, museoak eta arte-galeriak daude hirian, baita turismoa indartzeko hotelak eta bestelako zerbitzuak ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Bulgaria
Artikulu hau Bulgariako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.