Stardust (espazio zunda)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stardust
Stardust - Concepcao artistica.jpg
Stardust zundaren irudikapen artistikoa
Erakundea NASA
Misio mota 81P/Wild kometa aztertzea
Igarotzea 81P/Wild kometa
Jaurtiketa data 1999ko otsailak 7 21:04:15 UTC
Jaurtiketa ibilgailua Delta II
Misio iraupena 7 urte.
Masa 300

Stardust, 1999ko otsailak 7an NASAk jaurtitako espazio zunda estatubatuar bat da. Bere betebeharra, 81P/Wild kometaren eta honen komaren izaera aztertzea da. Stardust, Neil Gaimanek 1997an idatzitako eleberri baten izena ere bada, berriki, 2007an, film bihurtu dena.

Misioa eta itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stardust zunda, Wild 2 kometatik gertu igaro zen 2004ko urtarrilak 2an. Kometaren isatsetik igaro zenean, kometaren komako hauts laginak bildu eta kometaren izotzezko nukleoaren argazki xehetuak hartu zituen. Stardust, 2006ko urtarrilak 15ean lurreratu zen Laku Gaziko Basamortu Handian, Utah estatuan, AEBetako Armadako froga zelaitik gertu (Dugway), bere barnean espazioko materia duen kapsularekin.

Ilargitik haratago hauts espaziala biltzeko lehen saiakera da. Partikulen adina, ziuraski, Eguzki Sistemaren bera da.

Kapsularen irudia, laginak dakartzala, itzuleran.

Lurrera itzuli zenean, kapsula, 46.446 kilometro orduko abiadan zihoan, Lurreko atmosferan azkarren berriz sartu den gizaki batek egindako aparailua bihurtzen duena. Alderaketa bezala, NASAk Utah estatuan duen ordezkariak, abiada horretan, Salt Lake City eta New York arteko distantzia 6 minutu baino gutxiagoan egingo zuela adierazi zuen. Suzko bola handi bat eta uhin akustikoa entzun behar izan ziren Utahren mendebaldean eta Nevadaren ekialdean.

NASAko arduradunek, Klimaren Zerbitzu Nazionalak iragarritako elurrak, 12 hazbeteko alerta baten gainean eta ekaitz elektrikoekin lagundua, berriz sartzeko arazorik ez zuela eman esan zuten.

Donald Brownlee, Washingtoneko Unibertsitatekoa, Stardust misioko ikerlari nagusia da.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stardustek bildutako kometaren partikulak, bikain mantendu ziren aerogel batean, eta, Lurrera itzuli zenean, laginak, NASAk banatu zituen mundu osoko 150 zientzialariren artean, aztertzeko.

Zientzialari hauek 2006ko hasieran lortutako lehen emaitzak, harrigarriak izan ziren. Kometek, edo behintzat Wild 2 kometak, euren barnean, uste zena baino osagai gehiago eta konplexuagoak dituzte, banadioa, titanioa eta nitrogenoa kasu.

Gainera, mineral hauek, tenperatura biziki altuetan eratu behar dute. Eta honek, Eguzki Sistema honetan, bere hasieran sortu ziren edo izarren batengatik ote datozen zalantza uzten du. Jakina, kontutan hartu behar da mineral hauek, ondoren, Lurra eta Eguzkiaren arteko distantziaren halako 45 egin behar izan zutela, Kuiperren gerrikora iristeko, non kometak eratzen diren.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stardust (espazio zunda) Aldatu lotura Wikidatan