Stella Adler
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Stella Adler | |
| Jaio | 1901eko otsailaren 10a | |
| Hil | 1992ko abenduaren 21a | |
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Stella Adler (New York, 1901eko otsailaren 10a - Los Angeles, Kalifornia, 1992ko abenduaren 21a) estatubatuar antzezle eta irakaslea izan zen. Antzezle handia izateaz gainera, Stella Adlerrek Interpretazio Kontserbatorioa sortu zuen, eta han Konstantin Stanislavskik asmatutako Method interpretazio-teknikaren arabera trebatu ziren Marlon Brando, Warren Beatty, Robert de Niro eta beste aktore handi batzuk. Yiddish hizkuntzako antzezle-familia batean sortu zen, eta lau urterekin hasi zen bera ere antzezten, baina Group Theatre talde esperimentalarekin egin zen ezagun. Irakasteaz landa, Adlerrek hainbat antzerki-lan zuzendu zuen New Yorken; antzezle moduan aritu zen Lover on Toast (1938), Shadow of the Thin Man (1941) eta My Girl Tisa (1948) filmetan, eta lehen antzezle gisa, berriz, He Who Gets Slapped (1946) eta Oh Dad, Poor Dad, Mama´s Hung You in the Closet and I´m Feelin´ So Sad (1961) antzerki-lanetan. 1988an, Stella Adler on Acting (Stella Adlerrek antzezteari buruz) liburua argitaratu zuen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.