Stendal
Wikipedia(e)tik
|
Stendal |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Stendal | |
| Herrialdea Estatua Eskualdea |
Stendal |
|
| Alkatea | Klaus Schmotz (CDU) | |
| Koordenatuak | 52°36′00″N 11°51′00″E / 52.6°N 11.85°EKoordenatuak: 52°36′00″N 11°51′00″E / 52.6°N 11.85°E | |
| Eremua | 268,02 km2 | |
| Garaiera | 31 m | |
| Posta kodea | 39551–39596 |
|
| Biztanleria | 42.435 bizt. (2010) | |
| Dentsitatea | 158,33 bizt./km² | |
| Matrikula | SDL | |
| http://www.stendal.de/ | ||
Stendal Alemaniako Saxonia-Anhalt estatuaren iparraldean dagoen hiria da, Altmark eremuaren hiriburu historikoa.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Alberto I.a Brandenburgokoa "Hartza"k sortu zuen XII mendean eta berehala bihurtu zen Hansa Ligako hiri garrantzitsuenetako bat. Eliza ederrak eraiki zituen, udaletzea ere bai. Oraindik ikusgai daude hirirako bi ate, babeserako baino gehiago hiriaren garrantzia erakusteko eraikiak.
Brandenburgoko agintarien esku egon zen mende luzetan eta Napoleondar Gerrak izan ondoren Prusiak eskuratu eta Saxoniako probintzian sartu zuen.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
Stendal "Adreilu gorrizko hiri gotikoa" ezizenaz ezagutzen da.
- Hiriko ateak: Harresia desagertu ondoren bi ate gelditu dira garai bateko Hansa hiriaren prestigioa erakusteko, Tangermünder Tor hegoaldean eta Uenglinger Tor iparraldean.
- Merkatu plaza (Marktplatz): Merkatu plazaren inguruan daude udaletxea (Rathaus) eta Andre Mariaren eliza (Marienkirche). Aipatzekoa da 8 metrotako altuera duen Errolanen estatua.
- Troiako Zadia: Winckelmann museo arkeologikoan dagoen Troiako Zaldiaren erreplika erraldoia da, 16 metroko garaiera eta 45 tonako pisua duena. Errekorren Guinness Liburuaren arabera munduko erreplikarik handiena da.
Hiritar ezagunak [aldatu]
- Johann Joachim Winckelmann (1717-1768), arkeologoa
- Friedrich Hermann Haacke (1824–1899), Stendalen kolera izurria borrokatu zuen medikua
- Gustav Nachtigal (1834–1885), medikua eta Afrikaren exploratzailea
Hiri senidetuak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Alemanez) Webgunea ofiziala