Stendhal sindrome

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stendhal, Johan Olaf Sodemark-ek 1840an margotutako erretratua.
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Stendhal sindromea gizaki bat artelan baten aurrean dagoen unean bihotz erritmoaren areagotzea, bertigoa, nahasmen mentala eta eldarnioak ere sor ditzakeen gaixotasun psikosomatiko bat da. Sindrome hau bereziki artelanak zeharo ederrak edota leku batean kopuru handian topatzen direnean jazo ohi da.

Bere izena XIX. mendeko Stendhal (Henri-Marie Beyle-en ezizena) frantziar idazlean oinarrituta dago. Idazle honek 1817an Italiako Florentzia hiriko Gurutze Santuaren Basilikan bisitan zegoela fenomeno honen deskribapen zehaztatua jasan eta ondoren honako hau idatzi zuen:

« Arte Ederrak eta sentipen gartxuek eskaini ohi dituzten zirrara zerutiarrak topatzen diren hunkipen puntu horretara iritsi nintzen. Santa Croce-tik ateratzen ari nintzela, bihotzak taupadak ematen zizkidan, bizia nigan agortua zegoen, erortzeko beldurrez nenbilen.  »
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stendhal sindrome Aldatu lotura Wikidatan