Stephen Gardiner

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stephen Gardiner. Quentin Massysek egindako erretratua.

Stephen Gardiner (Bury Saint Edmunds, Ingalaterra, 1483 inguru - Whitehall, Ingalaterra, 1555) elizgizona eta politikaria izan zen. Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren eta Katalina Aragoikoaren arteko ezkontza baliogabetzeko negoziazioen ardura hartu zuen (1528-1529). Estatuko idazkari eta Winchesterko apezpiku izendatu zuten (1531). De vera obedientia liburuan (1535) erregea aita santuaren gainetik dagoela adierazi zuen. Protestanteen kontrakoa zen. Eduardo VI.a Ingalaterrakoaren garaian kartzelatu zuten (1548); Maria Estuardok berriro askatu zuen, eta kantziler goren izendatu. Aita santuarekiko ikuspegia aldatu, eta Ingalaterrak Erromaren mendean jarri behar zuela aldeztu zuen (Palidonia, 1554).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]