Stephen Harold Spender

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stephen Harold Spender

Booker Prize judge (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakStephen Harold Spender
JaiotzaKensington1909ko otsailaren 28a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaLondres1995eko uztailaren 16a (86 urte)
Familia
AitaHarold Spender
AmaViolet Hilda Schuster
Ezkontidea(k)Inez Maria Pearn (en) Itzuli  (1936ko abenduaren 15a -
Natasha Spender  (1941eko apirilaren 9a -  1995eko uztailaren 16a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUniversity College, Oxford (en) Itzuli
Hall School (en) Itzuli
University College School (en) Itzuli
Blundell's School (en) Itzuli
Gresham's School (en) Itzuli
lycée Georges-Clemenceau (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea, kazetaria, literatura-kritikaria eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)Londresko University College
University of Cincinnati (en) Itzuli
National Fire Service (en) Itzuli  (1941 -  1944)
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarraNazioarteko Brigadak
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

IMDB: nm0818181 IBDB: 9589
Musicbrainz: af4c773f-10ad-4e51-932d-c37218e0e885 Find a Grave: 7537182 Edit the value on Wikidata

Sir Stephen Harold Spender (1909ko otsailaren 28a - 1995eko uztailaren 16a) ingeles poeta eta kritikaria izan zen. Londres eta Oxforden egin zituen ikasketak, eta Auden, McNeice eta Isherwodd ezagutu zituen. Gero, Alemanian bizi izan zen denboraldi batez, Hanburgo eta Berlinen, Isherwood estatubatuar antzerkigile eta eleberrigilearekin batera. 1930ean, Twenty Poems (Hogei poema) argitaratu zen, bere poema politiko eta pertsonalen bilduma bat. Gero, kritika-lan bat idatzi zuen, The Destructive Element (1935, Elementu suntsitzailea); obra horretan H. James, T. S. Eliot eta Yeatsen obra aztertu zuen, besteak beste, eta literaturan arazo politiko-moralak aztertzeko beharra adierazi zuen. Espainiako Gerra Zibilean Espainia errepublikanoaren aldeko deiadarra egin zuen, The Still Centre (1939, Mugitzen ez den zentroa) poema-bilduman ikus daitekeen bezala. Bizitzan zehar bere pentsamendu politikoa aldatuz joan zen, poesia- eta kritika-lanetan ikus daitekeen bezala: The Creative Element (1953, Elementu sortzailea) obran hasierako iradokizunetako batzuk zuzendu zituen, eta gizabanakoaren sormen-ahalmena eta erresistentzia nabarmendu zituen; World Within World autobiografian (1951, Munduaren baitako mundua) alderdi komunistarekin izan zituen harremanen berri eman zuen. Beste zenbait lan aipagarri: Collected Poems 1928-1953 (1955, Poema guztiak 1928-1953); Trial of a Judge (1938, Epaile baten epaiketa); Collected Poems 1982-85 (1985, Poema guztiak 1982-85); Journals 1939-83 (1985, Egunerokoak 1939-1983). Bestalde, F. García Lorca, Rilke, Schiller, Toller eta beste idazle batzuen lanak ingelesera itzuli zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]