Stephenie Meyer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stephenie Meyer 2008an.

Stephenie Meyer (Connecticut, AEB, 1973ko azaroaren 24a - ) idazlea da, oso ezaguna Twilight eta honen jarraipenak idazteagatik: New Moon, Eclipse eta Breaking Dawn.

Bizitza

Meyer hiru ahizpetatik bigarrena da, eta Phoenixen hezitua izan zen. Provonen ikasi zuen, Brigham Young Unibertsitatean, eta literatura ingelesean graduatu zen. Arizonan bizi zenean bere senarra izango zena ezagutu zuen, eta 1994an ezkondu ziren. Hiru seme dituzte, Gabe, Seth eta Eli. Meyerrek dioenez, Twilight idazteko ideia 2003ko uztailaren 2an izan zuen amets batetik dator. Eta orain, gazteen ingurunetan falta ez den liburu bihurtu da.

Bere lanak

Lehenengo bi liburuak, Twilight eta New Moon, 2006ko abuztuan atera ziren salmentan. Hirugarren liburua, Eclipse, 2007ko urriaren 31an. Laugarrena 2008ko abuztuaren 2an atera zen, eta orain atera behar dena, azkenekoa, Midnight sun izenekoa, lehenengo liburuaren bertsioa Edward narratzaile izanda. Stepheniek esan du oraindik urte batzuk pasako direla azkeneko liburu hori argitaratu baino lehen.

Orain ere lehenengo liburuaren filma ikus daiteke. Twilight, nahiko arrakasta handia izan duena. 2009ko apirilaren 22an DVDan atera zena. Kristen Stewart, film honen protagonista, dioenez, lau liburuen filmak egingo dira, horain bigarrena filmatzen ari direlarik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stephenie Meyer Aldatu lotura Wikidatan