Steve Irwin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Steve Irwin

Stephen Robert “Steve” Irwin (1962ko Otsailaren 22 - † 2006ko Irailaren 4), Krokodilo-ehiztaria ezizenez ere ezaguna (The Cocodrile Hunter ingelesez), Australiako naturalista eta telebistako aurkezle famatu bat zen. The Crocodile Hunter telebistako dokumental serieak (ETB 1en Krokodilo ehiztaria izenburuarekin emana) ospea ekarri zion. Gainera, Australia Zoo deituriko zooa —Steveren gurasoek sortua— zuzendu zuen, Beerwah herrian (Queensland, Australia).

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko Irailaren 4an, Steve urpeko igeriketan ari zela, bularrean eztena sartu zion Dasyatidae familiako arraia batek, eta hantxe hil zen.

Ondoan zihoan kameralariak grabatu zuen heriotza. Steveren ekoizle John Staintonen arabera, Steve arraiaren gainera igo zen, eta arraiak isatsa jaso, bularrean kolpatu eta bihotza zeharkatu zion.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Steve Irwin Aldatu lotura Wikidatan



Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.