Stirlingeko gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stirlingeko gaztelua
Stirlingcastle.jpg

Stirlingeko gazteluaren ikuspegia hego-mendabaldetik

Herria Stirling
Koordenatuak 56°07′26″N 3°56′42″W / 56.12389°N 3.94500°W / 56.12389; -3.94500Koordenatuak: 56°07′26″N 3°56′42″W / 56.12389°N 3.94500°W / 56.12389; -3.94500
Herrialdea  Eskozia
Garaia Gaztelua gutxienez XII. mendekoa da, halere bere gaur egungo eraikinen gehiengoa 1490 eta 1600 urte bitartekoak dira
Stirlingeko gaztelua non dagoen adierazten duen Eskozia-ko/-go/-eko mapa
Stirlingeko gaztelua

Stirlingeko gaztelua (ingelesez Stirling Castle, Eskoziako gaeleraz Caisteal Sruighlea) Eskoziako Stirling udalerrian kokatzen den Erdi Aroko gaztelu bat da. "Gazteluaren muinoan" (the castle hill) eraikia izan zen, jatorri bolkanikozko gailurra, eta bere hiru ertzeetan zehar pikotxaz landutako amildegiz inguratuta dago. Stirlingeko gaztelua monumentu nazionaltzat sailkatuta dago, eta haren kudeaketa Historic Scotland erakunde espezializatuari dagokio.

Gazteluak Britainiar Gudarosteko Argyll eta Sutherlandeko Highlander Errejimenduaren koartel nagusia eta museoa ditu, nahiz eta errejimendu honek jadanik leku honetan egoitzik ez izan.

Gazteluaren eraikin nagusi gehienak XV eta XVI. mendekoak dira, nahiz eta zenbait eraikin antzinagokoak ere badiren, zehazki XIV. mendekoak. Beren aldetik, hirira begira dauden gazteluko kanpo defentsak XVIII. mendekoak dira.

XII. mendean, Eskoziako Independentzia Gerrateetan, gazteluak Eduardo I.a Ingalaterrakoaren gudarosteen setioa jasan zuen. Historialarien esanetan, setio hori gertatzen ari zelarik lehendabiziko aldiz erabili zen Warwolf izenekoa, inoiz eraiki den gailu harri-jaurtitzaile (fundibuloa) handiena. Ondorioak erabat suntsitzaileak izan ziren.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Stirlingeko gaztelua