Stirlingeko zubiko gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stirlingeko zubiko gudua
Lehen Eskoziako Independentzia Gerra – Eskoziako Independentzia Gerrak
SterlingBridge.jpg
Egungo Stirlingeko zubia
Data 1297ko irailaren 11a
Lekua Stirling56°7′37″N 3°56′5″W / 56.12694°N 3.93472°W / 56.12694; -3.93472Koordenatuak: 56°7′37″N 3°56′5″W / 56.12694°N 3.93472°W / 56.12694; -3.93472
EskoziaEskozia
Emaitza Eskoziarren garaipena
Gudulariak
Eskozia Eskoziako erresuma Ingalaterra Ingalaterrako erresuma
Buruzagiak
Andrew Moray
William Wallace
John de Warenne, Surreyko Dukea
Hugh de Cressingham†
Indarrak
300 zaldun inguru
2.000 oinezko
1.000 – 2.000 zaldun
8.000 – 10.000 oinezko
Galerak
Gutxi 7.000 (%70–90 artean)

Stirlingeko zubiko gudua 1297ko irailaren 11n egindako Lehen Eskoziako Independentzia Gerraren gudua izan zen. Bertan Andrew Moray eta William Wallace zuzendutako eskoziarrek Surreyko Dukea zen John de Warenne eta Hugh de Cressinghamek zuzendutako ingelesak mendean hartu zituzten Stirling inguruan, Forth ibaian.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andrew Moray eta William Wallacen gudarosteek zubitik aldi berean 60 zaldun baino gehiago ezin zutela igaro aprobetxatu zuten. Behin Hugh de Cressinghamek zuzendutako zaldunak eta 5.400 oinezko ingeles eta galestarrek osatutako abangoardia helduta eskoziarrek mendean hartu zituzten[1].

Surrey, nahiz eta hegoaldean leku ezin hobean egon, egindako sarraskia ikusita atzera botatzea erabaki zuen. Bere armadaren zati bat errenditu zen, tartean James Stewart eta Maol Choluim eskoziarrak.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stirlingeko zubiko gudua ingelesentzat hondamendia izan zen: lehendabizikoz eta egoera jakin batzuetan infanteriak zalditeria mendean hartu dezakeela azaldu zuelako.

Eskoziarrek ia ez zituzten eroriak izan, Andrew Moray buruzagia izan ezik. Wallacek Ingalaterrako iparraldea erasotzea erabaki zuen eta 1298ko martxoan Eskoziako zaindari bihurtu zen. Eduardo I.a Ingalaterrakoak, Flandriatik itzuli, eta uda horretako Falkirkeko guduan Wallace hartu zuen.

Filmetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stirlingeko zubiko gudua 1995eko Braveheart filmean agertzen da, Mel Gibsonek zuzenduta. Hor, William Wallace jotzen da schiltron formazioaren asmatzailetzat, nahiz eta gudu hartan erabili ez zen (Falkirkeko guduan, berriz, bai).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. H. Maxwell (argitar.), "The Chronicle of Lanercost 1272 – 1346", 1913. I. Liburukia 164. orr.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Barrow, G. W. S., "Robert Bruce and the Community of the Realm of Scotland", 1976.
  • Brown, C., "William Wallace" 2005.
  • Ferguson, J., "William Wallace: Guardian of Scotland"., 1948.
  • Nicholson, R., "Scotland-the Later Middle Ages", 1974.
  • Prestwich, M., "The Three Edwards: War and State in England, 1272–1277", 1980.
  • Traquair, P., "Freedom's Sword"