Stockholmgo Behatokia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
XVIII. mendeko Stockholmgo Behatokia

Stockholmgo Behatokia (suedieraz: Stockholms observatorium) XVIII. mendean Suediako hiriburu den Stockholmen sortutako astronomia instituzio bat da. Gaur egun Stockholmgo Unibertsitatearen zati da. Oraindik bi behatoki historiko mantentzen ditu Stockholm inguruan.

Lehen behatokia Suediako Zientzien Errege Akademiak sortu zuen Per Elvius idazkariaren ekimenez. Eraikuntza 1748an hasi zen Carl Hårleman arkitektoaren diseinuen arabera, eta 1753an amaitu zen. Behatokiko lehen zuzendaria Pehr Wilhelm Wargentin izan zen. Honen ondorengo zuzendarien artean, Hugo Gylden eta Bertil Lindbad daude.

XVIII. mendeko behatokiak, gaur egun museo bezala funtzionatzen du. Behatoki berri bat eraiki zen Saltsjöbadenen, Stockholmen kanpoaldean eta 1931n amaitua (lan honen arkitektoa Axel Anderberg izan zen. Hala ere, egungo behaketa gehienak ia soilik Suediatik kanpora eta ekuatoretik gertuago dauden behatokietan egiten dira.

Behaketa areto zaharra, XIX. mendean goialdeko kupula eraiki zen arte erabili zena.

Institutua Akademiatik Unibertsitatera eraman zen 1973an eta gaur egun Stockholmeko erdialdearen kanpoaldean dago.

Hjalmar Branting gazteak, ondoren sufragio unibertsal bidez hautatua izan zen lehen Lehen Ministroa izango zena, matematikari laguntzaile bezala lan egin zuen Stockholmgo behatokian 1879tik 1880 arte eta 1882tik 1883 arte

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stockholmgo Behatokia Aldatu lotura Wikidatan