Stoke City Football Club

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stoke City Football Club
Ezizena(k) The Potters
Sorrera 1863
Futbol zelaia Britannia Stadium
(edukiera: 28.383 lagun)
Presidentea Ingalaterra Peter Coates
Entrenatzailea Gales Mark Hughes
Liga Premier League
2013-14 9.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Stoke City Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, Stoke-on-Trent hirian egoitza eta zelaia (Britannia Stadium) dituena. Gaur egun Premier Leaguen jokatzen du eta garaipenik handiena 1972ko Ingalaterrako Ligako Kopa izan zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde zaharra da benetan, izan ere Stoke-on-Trent hirian 1863 urtean sortu zuten "North Staffordshire Railway" trenbide enpresako ikasleek Stoke Ramblers (Stokeko ibiltariak) izenarekin. Hala ere lehenengo partida dokumentatua 1868koa dute. Taldearen sortzailea izan zen Hernry Almond izan zen taldearen lehen gola sartu zuen jokalaria. 1878an Stoke Victoria Cricket Club taldearekin batu eta Stoke Football Club eratu zen. 1888an Ingalaterrako Liga sortu zuen taldeetako bat izan zen baina lehen bi urteetan azkenak gelditu ziren. Urte haietan izan zuen emaitza onena 1899ko Kopako finalerdiak baino ez ziren izan. 1925 urtean Stoke-upon-Trent "hiri" bihurtu zen eta taldeak ere izena aldatu zuen, Stoke City Football Club bihurtuz.

1946ko martxoaren 9an Bolton Wanderers taldearen aurkako Kopako partidan jendeolde batean 33 hildako eta 520 zauritu izan ziren, "Burnden Park Disaster " izenaz ezagutzen da gertaera hau. Denboraldi horretan liga irabaztear egon zen Stoke City. 1952 urtean maila galdu zuen.

1960an Tony Waddington etxeko gizona bihurtu zen taldearen entrenatzaile. Taldea lehen mailara itzuli eta 1964ko Ingalaterrako Ligako Koparen finalean sartu zuen. Joaneko partidan 1-1 egin ondoren itzulerakoan Leicester Cityk 3-2 irabazi zion. 1972an aldiz irabazle atera zen Chelseari 2-1 gailenduta. Hau da momentuz lortu duen titulu bakarra. Tony Waddington 1977an erretiratu zen.

80. hamarkada eskasa izan zen, berehala bigarren mailara jeitsi baitzen eta 1990an hirugarren mailara ere jeitsi zen. 90. hamarkadan entrenatzaile ugari izan zituen, emaitzak ez ziren onak izan eta.

119 urtetan zehar Victoria Ground zelaian jokatu ondoren 1997an zelai berria estreinatu zuen, Britannia Stadium. 2008 urtean lortu zuen berriz ere Premier Leaguera igotzea eta ordutik bertan ari da. 2012an UEFA Europa Leagueko final 32renetan Valentziak kanporatu zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stoke City Football Club Aldatu lotura Wikidatan


Flag of England.svg
Premier League
Flag of Wales.svg

Arsenal FC | Aston Villa FC | Blackburn Rovers | Blackpool | Bolton Wanderers | Chelsea FC | Everton FC | Fulham | Liverpool FC | Manchester City | Manchester United | Newcastle United | Norwich City | Queens Park Rangers | Stoke City | Sunderland AFC | Swansea City AFC | Tottenham Hotspur FC | West Bromwich Albion | Wigan Athletic | Wolverhampton Wanderers