Stokesen legea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Stokesen legeak Reynolds zenbaki txikien isuri laminar erregimen batean fluido likatsu baten barnean mugitzen ari diren objektu esferikoek jasaten duten marruskadura indarrari erreferentzia egiten dio. 1851n eratorri zuen George Gabriel Stokesek, Navier-Stokesen ekuazioen kasu zehatz bat ebatzi ondoren. Orokorrean, Stokesen legea baliogarria da abiadura txikietan mugitzen ari diren partikula esferiko txikien mugimenduan.

Stokesen legea honela deskriba daiteke:

F_r=6\pi R\eta \nu ,

non R esferaren erradioa, ν bere abiaudra eta η fluidoaren likatasuna

Reynolds zenbaki txikien izaerak, isuri laminar bat adierazten du, esfera eta behealdeko ingurunearen arteko abiadura erlatiboa balio kritiko zehatz batetara bezala itzul daitekeena. Baldintza hauetan, inguruneak eskaintzen duen erresistentzia, gorputzar itsatsitako geruza mugatik abiatutako fluido geruzak batzuk beste batzuen gainean irristatzeari kontra egiten dioten marruskadura indarren ondorioz da ia esklusiboki. Stokesen legea, esperimentalki frogatu da fluido eta baldintza anitzetan.

Partikulak bertikalki erortzen ari baldin badira fluido likatsu batean euren pisu propioagatik, euren erorketa edo sedimentazio abiadura kalkula daiteke, marruskadura indarra grabitatearekin berdinduz.

V_s =\frac{2}{9}\frac{r^2 g (\rho_p - \rho_f)}{\eta}

non

Vs partikulen erorketa abiadura den (abiadura muga)
g grabitatea den
ρp partikulen dentsitatea den eta
ρf fluidoaren dentsitatea den.