Strabane

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Strabane
An Srath Bán

Strabane
Estatua Ipar IrlandaIpar Irlanda
Herrialdea
Lurraldea
Lurralde Historikoa
Konderria
 Erresuma Batua
Ipar IrlandaIpar Irlanda
Flag of Ulster.svg Ulster
Flag of county Tyrone.svg Tyroneko konderria
Koordenatuak

54.83°N 7.47°W / 54.83°N 7.47°W / 54.83; -7.47Koordenatuak: 54.83°N 7.47°W / 54.83°N 7.47°W / 54.83; -7.47

Strabane non dagoen adierazten duen Ipar Irlanda-ko/-go/-eko mapa
Strabane
Biztanleria 13.456 bizt. (2001)
www.strabanedc.com


Strabane (irlanderaz An Srath Bán, eskozieraz Stràbane) Ipar Irlandako Tyrone konderriko hirugarren herria da. 2001ean 13.456 biztanle zituen, baina orain 20.000 inguru izango dituela estimatzen da. Ipar Irlanda eta Irlandako Errepublikaren arteko mugan dago, Foyle ibaiak egiten du muga, eta ibaiaren beste aldean Donegalgo konderriaren hiriburua den Lifford hiria aurkitzen da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko An Srath Bán izenak "haran zabal zuria" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

70 eta 90 hamarkadetan bortxakeriazko ekintza ugari gertatu ziren Strabanen, Irlandako gatazkaren barnean. Gaur egun Ulster Project International egitasmoan parte hartzen du, bertan gazte katolikoak eta protestanteak Estatu Batuetara bidaltzen dira elkarrekin harremanak era ditzaten.

Mourne ibaiak gainezka egin zuen 1987an eta uholdeek nabarmen kaltetu zuten Strabaneko ekonomia. 2005ean Channel 4 britainiar kateak Erresuma Batuan bizitzeko zortzigarren tokirik txarrena aukeratu zuen Strabane, langabezia tasa altuagatik batez ere. Hala ere gorakada ekonomikoa izan du eta gaur egun 2007 urterako 20 okerren zerrendatik kanpo zegoen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Strabane inguruan hainbat haran eta baso interesgarri daude. Mourne ibaiak ere arrantzale ugari erakartzen ditu.

Honetaz gain aipatzekoa da John Dunlapen inprenta. Dunlapek bertan ikasi zuen inprenta lana. Ondoren Amerikara joan zen eta bera izan zen Amerikako Estatu Batuen Independentzia Adierazpena inprimitu zuena. Hainbat jende famatuk bisitatu dute Strabaneko denda, Bill Clinton presidente ohiak besteak beste.

Estatu Batuetako 28. presidentea izan zen Woodrow Wilsonen arbasoen etxea Strabanetik 7 kilometrotara dago, Dergalt du izena.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Strabane Aldatu lotura Wikidatan