Strategos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Strategos (pluralean strategoi, grezieraz στρατηγός) Antzinako Grezian lurreko armada bateko generala edo komandante nagusia izendatzeko izena zen. Antzinako Atenasko magistratu bat zen.

Strategosak, jatorrian, Klistenesek sortutako hamar tribuek aukeratzen zituzten hamar buruzagi militarrak ziren. Tribu bakoitzak bana aukeratzen zuen horietako bakoitzak armada osoari aportatzen zizkion indarrak agintzeko, eta polemarkaren Estatu Nagusia osatzen zuten, garai honetan atenastar armadako buruzagi gorena. Urte beterako aukeratzen ziren, eta euren karguak berrautetsiak izan zitezkeen. Soilik K. a. 487tik aurrera hartu zuten armadaren agintea, bere funtzioetatik baztertuz arkonte polemarka.

Greziar Inperioan eta Bizantziar Inperioan gobernari militar bat deskribatzeko ere balio zuen.

Gaur egun, greziar armadako maila gorena da.

Antzeko izena duten beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]