Streltsi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Streltsien exekuzioa, 1698ko huts egindako matxinadaren ondoren, Vasily Surikoven margolana.

Streltsiak (errusieraz Стрельцы), Streltzi edo Strelets ere deituak, antzinako gorputz militar errusiar bat zen. 1550ean sortua izan zen, Ivan IV.a Errusiakoa Izugarriaren erregealdian. Arkabuzez armaturik zeuden, eta, euren armamentua, aizkorekin osatzen zuten. Streltsiek, lurraldeak jasotzen zituzten euren zerbitzuengatik ordain bezala.

XVI. mendean, elitezko gorputza bihurtu ziren, eta errusiar gortean zuten eraginak gorantz egin zuen. Bi alditan matxinatu ziren: 1682an, Sofia printzesak, bere anaia Ivanen alde eta bere anaiorde Petri I.a Errusiakoaren aurka egiteko, eta, hurrengoa, 1696an, oraingoan ere Petri I.a Errusiakoaren aurka. Azken matxinada hau gertatu zenean, tsarra Moskutik kanpo zegoen. Petri itzuli zenean, zorrotz zigortu zituen streltsiak, berak propio, horietakoren batzuen buruak moztu zituelarik. 1698an, streltsiak betirako desagertu ziren.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Streltsi Aldatu lotura Wikidatan