Streptococcus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Streptococcus
Streptococcus mikroskopikoan ikusita
Streptococcus mikroskopikoan ikusita


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Bacteria
Filuma: Firmicutes
Klasea: Bacilli
Ordena: Lactobacillales
Familia: Streptococcaceae
Generoa: Streptococcus

Streptococcus generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, koko itxura dutenak. Koko hauek ilaretan biltzen dira sarri, kate luzeak osatuz (ikusi argazkia). Ez dira mugitzen eta ez dute esporarik sortzen.

Genero honen barruan aniztasun handia dago: espezie batzuk saprofitoak dira, beste batzuk komentsalak; badaude patogenoak ere. Bakterio laktiko asko estreptokokoak dira, janari industrian eginkizun oso garrantzitsua dutenak, esnekigintzan batez ere (jogurt, mamia edo gaztaren ekoizpenean, esaterako).

Estreptokokoen ezaugarri biokimiko nagusiak hauek dira:

Janari eskakizun zorrotzak dituztenez, hazkuntza-inguru aberatsak erabiltzen dira laborategian hazteko.

Patogenia [aldatu]

Estreptokoko patogenoak hiru taldetan sailkatzen dira; lehenengo biek Lancefield-en irizpide antigenikoak jarraitzen dituzte:

  • B taldeko estreptokokoak: hauek ere eritrozitoen hemolisia eragiten dute. Streptococcus agalactiae da ezagunena, jaioberrien meningitis larri baten eragilea.
  • Viridans taldeko estreptokokoak: ez dute eritrozitoen hemolisi osoa sortzen, odol-agarrean hemolisi-zisku txikia eragiten kolonia inguruan. Streptococcus pneumoniae (pneumoniaren eragilea) eta Streptococcus mutans (txantxarrarena) dira taldekide garrantzitsuenak.

Erabilera industriala [aldatu]

Zenbait estreptokokok (eta oro har bakterio laktikoek) garrantzi handia dute esnea eta esnekien industrian. Esnearen laktosa hartzitzen dute, azido laktikoa sortuz (hartzidura homolaktikoa). Horren ondorioz esnearen pH asko jaisten da, mamia eta jogurt bezalako produktuak agertuz. Gaztagintzan ere funtsezko eginkizuna betetzen dute mikrobio hauek, hasierako fasean zein gaztaren heltze prozesuan.

Streptococcus lactis, Streptococcus cremoris eta Streptococcus diacetylactis (gaur egun Lactococcus lactis izenarekin bilduak) eta Streptococcus thermophilus dira bakterio erabilienak esnekien industrian.

Galeria [aldatu]