Streptococcus pneumoniae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Streptococcus pneumoniae
[[file:Pneumococcus CDC PHIL ID1003.jpg
Streptococcus pneumoniae.jpg|frameless|alt=]]
Sailkapen zientifikoa e
Domeinua: Bacteria
Filuma: Firmicutes
Klasea: Bacilli
Ordena: Lactobacillales
Familia: Streptococcaceae
Generoa: Streptococcus
Espeziea: Streptococcus pneumoniae

Streptococcus pneumoniae bakterio Gram positiboa da, pneumokoko izenarekin ere ezagutzen dena. Estreptokoko patogenoen Viridans taldean sailkatzen da. Ez du kate luzerik osatzen, bakterio-bikoteak baizik (diplokokoak), eta eritrozitoen hemolisi partziala eragiten du.

Bakterio honek infekzio asko sor dezake gizakiarengan: pneumonia eta meningitis, gehienbat, baina baita sinusitis, peritonitis eta otitis ere. Mikrobio ahula da, aske bizi ezin duena, bizkarroi-bizitzera derrigorrez moldatua.

Populazioaren %40 inguru mikrobio honen eramailea da, gaixorik izan gabe. Nasofaringean kokatzen da pneumokokoa. Immunitate-sistemak behera egiten duenean garatzen du mikrobio honek bere ahalmen patogenoa (gripeak jota daudenengan pneumonia bakteriarra agertzea horren adibidea da), Haurrak, zaharrak eta immunogutxituak dira pneumokokoak gehien jotzen dituenak.

Bakterio honen seroaldaera gehienek gluzidoz osatutako kapsula dute. Kapsula horrek mikrobioaren birulentzia areagotzen du, makrofagoen fagozitosia eragozten duelako.

Pneumokokoaren aurka penizilina da antibiotiko erabiliena. Zoritxarrez, azken urteetan andui erresistenteak agertu dira, kloranfenikol ala bankomizinarekin tratatu behar direnak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Streptococcus pneumoniae Aldatu lotura Wikidatan