Streptococcus pyogenes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Streptococcus pyogenes
Sailkapen zientifikoa e
Domeinua: Bacteria
Filuma: Firmicutes
Klasea: Bacilli
Ordena: Lactobacillales
Familia: Streptococcaceae
Generoa: Streptococcus
Espeziea: Streptococcus pyogenes

Streptococcus pyogenes bakterio Gram positiboa da, estreptokoko patogenoen A taldean sailkatzen dena, Lancefield-en irizpideak jarraituz. Kate luzeak sortzen ditu ugaltzerakoan eta eritrozitoen hemolisia eragiten du. Patogeno hertsia da.

Bakterio honek sustantzia kaltegarri asko ekoizten du: besteak beste, O eta S hemolisinak, eritrozitoak ez ezik, leukozitoak ere sunsitzen dituztenak; DNAsa eta hialuronidasa, DNA eta ehun konjuntiboaren azido hialuronikoa hidrolizatzen dutenak; toxina eritrogenikoa eta toxina pirogenikoa, e.a. Sustantzia horiek guztiek mikrobio horren birulentzia areagotzen dute.

Bost dira Streptococcus pyogenes-ek sortzen dituen patologia nagusiak:

  • faringoamigdalitis: eztarriko infekzioak dira, kutsakorrak direnak. Amigdalitisa eta faringitisa jatorri birikoarenak izan daitezke ere, baina %30 inguru Streptococcus pyogenes-ek sortutakoak dira.
  • eskarlatina, eztarriko infekzioa larruazaleko exantemarekin osatzen dena.
  • sukar erreumatikoa, faringitis baten ondorioz sortutako gaixotasuna. Artritisa da sintoma nagusia, eta gaitz autoimmunetzat jotzen bada ere jatorri bakteriar argia du.
  • sindrome toxiko estreptokozikoa, toxina pirogenikoak eragindakoa. Gaitz larria da, toxina hori odolaren bitartez gorputzan barrena hedatzen denean agertutakoa.
  • isipula, larruazalaren infekzio larria, bakteriemia eta beste ondorio txarrak ekar ditzakeena.
  • inpetigoa, larruazalaren beste infekzio mota bat, aurrekoa bezain larria ez dena.

Streptococcus pyogenes oso sentikorra da penizilinarekiko. Aipatutako gaitzak tratatzeko hori da antobiotiko erabiliena (penizilinari alergia dutenei eritromizina eman ohi zaie)

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Streptococcus pyogenes Aldatu lotura Wikidatan