Streymoy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Streymoy eskualdea

Estatua DanimarkaDanimarka
Hiriburua Tórshavn
Eskualde autonomoa Faroe uharteak Faroeak
Map-kommunur-foroya-2009.png
Azalera
373 km²
Uharteak Streymoy, Koltur, Hestur eta Nólsoy
Biztanleria 22.400 (2010)

Stremoy eskualdea eta barrutia (faroeeraz Stremoyar sýsla og valdømi) Faroetako uharte handiena eta Tórshavn hiriburua dagoen Stremoy uharteak eta hegoaldean dauden hiru uharte txikik (Koltur, Hestur eta Nólsoy) osatzen dute.

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Eskualdeak 373 km² ditu eta guztira 22,400 biztanle ditu. Uhartea luzaxka da eta hego-ekialdean bi fiordo sakon ditu, Kollafjørður eta Kaldbaksfjørður. Menditsua da eta mendebaldean 500 metrotako altuerara iristen diren labarrak ditu. Mendi garaiena Kopsenni da 789 metrorekin.

Landaretzari dagokionez ez dago zuhaitzik, hirietan landaturikoak salbu, eta belarrak estaltzen du uhartea.

Garraioa [aldatu]

Streymoy zubi bidez loturik dago Eysturoy uhartearekin eta ferri bidez gainontzeko uharteekin.

Fauna [aldatu]

BirdLife International erakundeak Hegaztientzako Eremu Garrantzitsua (IBA, Important Bird Area) izendatu du. Hegazti aipagarriak dira Ipar fulmarra (75.000 bikote), lanperna-musua (20.000), antxeta hankabeltza (9.000), ekaitz-txori txikia (2.500), Martin hegalzuria (300)...

Udalerriak [aldatu]

  1. Tórshavn, 19.339 biztanle (Hoyvík eta Argir suburbioak barne).
  2. Vestmanna, 1.234 biztanle.
  3. Kvívík, 615 biztanle.

Iruditegia [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Streymoy

Koordenatuak: 62°08′N 7°01′W / 62.133°N 7.017°W / 62.133; -7.017