Suaren Lurraldea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Suaren Lurraldearen mapa

Suaren Lurraldea[1] (gaztelaniaz Tierra del Fuego) Hego Amerikako hegoaldeko muturrean dagoen 73.753 km²ko uhartedia da. Hego Amerikako kontinentetik Magallaes itsasartea banatzen zaio. Uhartediaren hegoaldeko muturra Hornos lurmuturra da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartediak 48.100 km²ko uharte nagusi bat (Isla Grande de Tierra del Fuego, batzuetan Tierra del Fuego edo Isla Grande deritzona) eta zenbait uharte txiki ditu.

Uharte nagusiaren erdia, mendebaldean eta hegoaldean dituen uharteekin batera, Txileko Magallanes eta Txileko Antartika eskualdean daude, hiriburua Punta Arenas izaki.

Uhartediaren ekialdea Argentinako Tierra del Fuego, Antartida eta Hego Atlantikoko Uharteetako probintzian dago; hiriburua Ushuaia izaki.

Eskualdeak glaziar asko ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ushuaia hiria

Uhartediaren izena Fernao de Magalhaesek jarri zion 1520an. Bertokoek piztutako suak ikusi zuenean, erasotuko zietela uste zuen baina Yagan tribuak sutzarren beroa baino ez zuen bilatu.

1830 Robert Fitzroyk HMS Beagle itsasontzian eskualdea esploratzen ari zela lau yagan eraman zituen Londresera. Gero, Beagle itsasontzian hiru itzuli ziren etxera Charles Darwinekin.

1881ean Argentina eta Chilek uhartedia elkarbanatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Suaren Lurraldea


Koordenatuak: 54°00′S 70°00′W / 54.000°S 70.000°W / -54.000; -70.000