Subh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zamorako potea izenekoa, Subhek Al Hakan II.aren lehenengo semea izan zuenean jasotako oparia[1].

Subh umm Walad (Subh,arabieraz ṣubḥ, ﺻﺒﺢ, euskaraz "egunsentia" da, edo, zehatzago, egunsentia etorri baino lehenagoko otoitza; umm Walad-ek "Jaunaren semeen ama" esan nahi du) (940ko hamarkada-999 inguru[2]) hasieran esklaboa eta gero Al Hakan II.a kalifaren kutunena eta Hisham II.aren ama izan zen. X. mendearen bukaeran emakumerik boteretsuena izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian jaioa, umea zela Kordobara eraman zuten esklabo eta kalifaren harenean sartu zuten. Abderraman III.a hil zenean, Al Hakan II.aek jarauntsi eta honek sayida edo Medina Azahara alkazarren andre bilakatu zuen[3]. Kalifari seme bi eman zizkion:

976an Al Hakan hil zenean, azpijokoak egin zituen Hisham kalifa berri izendatzeko. Horretarako Yafar al-Mushafi bisirraz eta Almanzorrez (zurrumurruen arabera bere maitalea zena) baliatu zen[4]. Alhakenen anaia zen Al Muguira eraila izan zenean, sayidaren semeak tronua lortu zuen.

Gero semearen erreinaldia babesteari ekin zion Almanzorren aurka, baina ez zuen eragin handirik izan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.