Sudan (eskualdea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sudan Saharako hegoaldean dagoen eskualde geografikoa da, mendebaldeko Afrikatik ekialdeko Afrikaraino zabaltzen dena. Izena arabierazko bilād as-sūdān (بلاد السودان) esalditik dator, euskaraz "beltzen eremua" esan nahi duena[1]. Hala ere, esaldia gaur egun Sudan herrialdea izendatzeko besterik ez dugu erabiltzen, baina herrialde honen mendebaldeko eskualdea baino ez dago barnean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sudan 5.000 kilometroko luzera eta ehunka kilometroko zabalera dituen eskualdea da. Afrika guztiz zeharkatzen du: Senegalen hasi, hegoaldeko Mali, Burkina Faso, hegoaldeko Niger eta iparraldeko Nigeria zeharkatzen ditu, hegoaldeko Txad eta mendebaldeko Darfurreraino ailegatzen da[2].

Eskualdeko iparraldean Sahel dago, Sahararekin eta Etiopiar mendigunearekin mugak dituena (arabieraz al-Ḥabašah deitua). Hego mendebaldean mendebaldeko sudandar sabana dago, sabana tropikala dena. Erdialdean Txad aintzira du. Ekialdean ekialdeko sudandar sabana du, Nilo Zuriaren iturria den Suddekin muga duen sabana tropikala dena.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeak muga etniko eta linguistiko bat osatzen du, iparraldeko semitar etniak eta hegoaldeko beltzen artekoa. Guztira 60 milioi biztanle inguru ditu, 200 etniatan baino gehiago banaturik. Ekonomia abeltzaintzan oinarrituta dago, sorgo eta arroza ere landuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   International Association for the History of Religions (1959), Numen, Leiden: EJ Brill, 131. orrialdea ..
  2.   Readers Digest (1991), Atlas of the World, Rand-McNally, ISBN 0-276-42001-2 .