Sufismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
XIII. mendeko mistiko sufi zen Jalāl ad-Dīn Muḥammad Rūmīren hilobia, Turkian.

Sufismo edo taṣawwuf (arabieraz: تصوّف) islamismo barruko hainbat eskola, sekta eta kofradiaren arau eta praktika aszetiko eta mistikoen multzoa da, gizakia jainkozko bilakatzea eta Egia absolutuarekin bat egitea lortu nahi duena[1]. Bere jarraitzaileek ṣūfī (persieraz: صُوفِيّ) edo derbitxe dute izena.

Sufi klasikoen ezaugarri nagusia dhikr (edo Jainkoaren izenak errepikatzea) eta aszetismo jardutea zen. Omeiatar Kaliferriaren hasierako ortodoxiaren aurkako bere jarrerak jarraitzaile asko eman zizkion[2]. Bere agindu (ṭuruq) gehienak, bai sunitar, xiitar edo mistoak direnak, Muhammadetik 'Alī bere lehengusuaren bitartez jaso dituzte, Abu Bakr kalifatik hartutako naqshbandi izan ezik[3].

Aditu batzuen ustez, Islamaren bertsio esoterikoa besterik ez da, eta badaude Islametik at kokatzen dutenak[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Sufismo, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=sufismo .
  2.   Hawting, Gerald R. (2000), The first dynasty of Islam: The Umayyad Caliphate AD 661-750, Routledge, ISBN 0415240735, http://books.google.co.uk/books?id=-wFp_Gv8GDYC&printsec=frontcover&dq=Umayyad+Caliphate+661+750 .
  3.   Kabbani, Muhammad Hisham (2004), Classical Islam and the Naqshbandi Sufi Tradition, Islamic Supreme Council of America, 557. orrialdea, ISBN 1930409230 .
  4. Idries Shah, The Sufis, New York: Anchor Books, 1971, ISBN 0-385-07966-4
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sufismo Aldatu lotura Wikidatan