Suge-belar nerbiozuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suge-belar nerbiozuri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAlismatales
FamiliaAraceae
GeneroaArum
Espeziea Arum italicum

Suge-belar nerbiozuria (Arum italicum Mill.) araceae familiako landare fanerogamoa da.

Suge-belar izenaz gain, beste anitzekin ere ezaguna da euskaraz: Suge-jana, suge-belarra, suge-gerezia, sugerrama, sugrama, suge-belar nerbioduna, pikarta, erre-belarra, ilarrondokoa, apez-belarra, inaztorra, suba bedar, erre bedar, subartaburu, subartoa[1][2].

Banaketa eta habita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa mediterraneoan du jatorria, eta Asia erdialderaino dago zabalduta. Oso ugaria da palaxu, baso, belardi eta leku ilun eta freskoetan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare bizikorra da, belarkara, mamitsua, ilebakoa eta errizomaduna. 2 cm luze den errizoma horizontal batetik muskiltzen da eta 25-40 cm-ko tamaina har dezake.

Hostoak bakunak dira, gezi-formakoak, batzuetan zain zurixkak dituzte eta haien txortenek 25 cm arteko luzera izan dezakete.

Infloreszentziaren gelatxoa irekita

Lore txiki txiki asko dauzkate, espadize hori baten behealdean jarrita. Lore-elkartea zilindrikoa da, 3-5 cm luzerakoa, gara labur batez eutsita. Espadizearen muturreko luzakina, berriz, antzua da, oinaldea goikaldea baino askoz estuagoa. Espadizearen zati bat ezpata izeneko braktea ikusgarri batean bilduta egoten da, txano baten antzera eta batzuk okertuta loretzat hartzen dute. Ezpata hori-berdexka kolorekoa. Udaberrian loratzen da.

Fruituak baia esferikoak dira, lehenengo berdeak, gorriak ondoren, matsalko batean jarriak.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako osagaiak dituzte: erretxina, aroina, saponinak, olioak, gomak, kaltzio- eta potasio-gatzak, azido zianhidrikoa

Landare hau ere toxikoa da, familia honetako asko bezala. Aroinak azala minberatzen du eta, dosi handitan xurgatzen badu paralisia eragin dezake eta heriotza ere bai.

Barietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arum italicum majoricense formakoa (Chodat) Mus, Pericás & Rosselló
  • Arum italicum purpurascens formakoa Pamp.
  • Arum italicum subsp. gaibolense Mattei
  • Arum italicum subsp. majoricense (Chodat) O.Bolòs, Masalles & Vigo
  • Arum italicum concolor bar. Beck
  • Arum italicum facchinii bar. (Porta ex Hruby) Engl.
  • Arum italicum hercegovinum bar. Beck
  • Arum italicum immaculatum bar. (DC.) Engl.
  • Arum italicum immaculatum bar. DC.
  • Arum italicum intermedium bar. Mutel
  • Arum italicum maculatum bar. Hoschede
  • Arum italicum parvulum bar. Borhidi
  • Arum italicum yvesii bar. Briq.

Sinonimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bergarako Euskara: Hiztegia Bergarakoeuskara.net
  2. Jakoba ERREKONDO: «Suge-jana edo apez-belarra» Argia.com

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]