Suger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:49, 4 abendua 2014
Suger de Saint-Denis

Suger de Saint-Denis (Chennevières-lès-Louvres, 1081 inguruan - Saint-Denis, 1151ko urtarrilaren 13a) frantses fraide, politikari eta historialaria izan zen.

Biografia

Luis VI.a Frantziakoaren ordezkari izan zen Erroman eta 1112ko eta 1123ko Letrango kontzilioetan parte hartu zuen. Luis VII.a erregearen kontseilaria izan zen eta erregeak Bigarren Gurutzadara joan behar izan zuenean Suger izendatu zuen erregeorde (1147-1149).

Saint-Denisko eliza berriro eraikitzeko agindu zuen eta historia lanak idatzi zituen, Histoire de Louis Gros, besteak beste.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suger Aldatu lotura Wikidatan