Suizidio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Edouard Maneten Buru-hilketa

Suizidioa, buru-hiltzea edo buru-hilketa nork bere burua nahita hiltzean datza. Ekintza hori egin duenak bere buruaz beste egin duela esan ohi da. Buru-hilketarako arrazoiak askotarikoak dira, hala nola depresioa, mina edota arazo ekonomikoak. Erlijio askok bekatutzat jotzen du, eta legedi askotan ere delitua da. Bestalde, zenbait kulturatan umiliazioari edo egoera mingarriei irtenbidea emateko modu ohoretsutzat dute buru-hiltzea.

Buru-hilketatzat hartzeko, hilketa hori ekintzaren ondorioa izan behar du. Beraz martiriak ez dira kontsideratuko buruaz beste egiten dutela, sinesmen batengatik egiten dutelako. Horregatik ez dira ezta kontsideratuko buru hilketa norbait sakrifikatzen denean eta bere bizia beste batengatik hiltzen duenean egoera larrietan, ezta guda batean hiltzen direnak ere. Kasu hauetan hilketak ez ditu legeak edota erlijioak erbesteratzen. Buru hilketak ondorio legalak ekarriko balitu, legeak esaten du frogak egon behar direla frogatzeko buruaz beste egin nahi izan duela, hilketa hori buru hilketatzat hartzeko. Bestalde, gertatu ahal da prozesu hori luzea izatea buruaz beste egin duen pertsona minusbalioa izaten bazuen eta beraz prozesu horretan beste pertsona bat gutxienez inplikatuta egon behar da eta beraz buru hilketaren konplizea hartzen da eta delitutzat har daiteke.

Arazo etikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buru-hilketa, bakoitza norberaren bizitza kentzea datza eta kristautasun sinesmenetan gu ez gara gure bizitzaren jabe. Aspektu orokor batetik begiratuz, existitzen dira arazo etikoak buru-hilketa lagunduetan. Egoera honetan daude medikuak hilzorian dagoen gaixo batekin daudenean. Egun,buru-hilketa lagunduaren gaian bioetika arreta jartzen du eta mota hau emango litzateke gaixo batek hiltzear dagoenean eta bere borondatez bere bizitzarekin bukatu nahi duenean eta gainera medikuaren laguntza behar duenean ekintza hori betetzeko.Laburbilduz,medikamendu letal bat gaixoari ematea izango litzateke gauza.Horregatik suizidioa da gaixoa kontsientea dagoelako eta berak hautatzen duelako .Ekintza hau desberdindu behar gu eutanasiatatik,kasu honetan gaixoa ez da erabakitzen duena bere bizitzarekin bukatu nahi duela,hemen familia parte hartzen du ;bera da rabakitzen duena gaaixoa hil behar dela beraien ustetan gaixoa sufritzen ari delako. Espainako Kodiko penalean eutanasia eta buru-hilketa lagundua zigortuta daude.

Orokorrean, suizidioak dakartzan arazo etiko nagusia da jakitea ea gizabanako bakoitza bere buruaren jabe den ala ez. Aipatu dugun bezala, kristautasun sinesmenaren arabera, bizitza jainkoaren opari edo mirari bat bezala hartu behar dugu eta beraz ukaezina da. Hala ere, dagoen eta arazo etiko nagusia da ikustea ea pertsona bat daukan mina edota gaixotasuna arrazoia den ala ez bere buruaz beste egiteko.

Iraganean, Eliza Katolikoak ez zituen onartzen beren buruaz beste egin zutenak, eta horregatik ez zuen bere hilerrietan haiek lurperatzeko baimenik ematen.

Suizidioa eta legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio askotan, Espainian bezala, norbaitek buru-hiltze bat saihestu ahal badu, saihesteko betebeharra du, legez. Bestela laguntzaren hutsegitetzat har daiteke, eta ondorioz errudun bihurtzen ahal da laguntza eman ez duen pertsona. Bestalde, legedi askotan delitutzat hartzen da buru-hiltzea. Hala ere, hainbat legeditan ekintza hori justifikatzen da subjektuak depresio handia badu edota eromen egoeran badago. Bestalde eta aipatu dugun bezala, legedi askotan, buru-hilketa bat ikusten badugu eta ez badugu ezer egiten, legeak ez du zigorrik jartzen.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakia egunero jarrera autosuntsitzaileak aurrera eramaten dituzte, esate baterako erretzea, gehiegi edaten dutenean, arriskutsuak diren kiroletan aritzea... Izan ere,horrelako ekintzak egiten dituzten gizakiak ez dute helburu bezala bere burua hiltzea, baizik eta,zenbait esperientzia ikertzea.Pertsona batek bere buruaz beste egin nahi duenean, berriz, bere helburu bakarra bere heriotza da.

Hainbat suizidio mota daude:

  • Burututako buru-hilketa: Pertsonaren jarrera autosuntsitzaileak direla eta,heriotzan bukatzen denean.
  • Zapuztutako buru-hilketa: Bere buruaz beste egitea pentsatuta zeukan pertsona ,prestatuta ez zeukan zerbait gertatzen denean eta honek ez dionean bere ekintza suntsitzailearekin aurrera jarraitzen.
  • Buruaz beste egiteko ahalegina:Pertsona bere buruaz beste egiten duenean eta intentzioren graduak desberdinak direnean.Alde batetik lesioak sortu baditu eta bestetik heriotza sortu badu.
  • Ekintza suizida: mehatxatzen duenean ekintza autosuntsitzaile batean.
  • Mehatxu suizida:Aurrekoaren berdin baina ekintza bat izan ordez ,hitzak dira.
  • Buru-hilketa komuna: Jarrera autosuntsitzaile hori zenbait pertsonek aldi berean aurrera eramaten dutenean.
  • Buru-hilketa arrazionala: Gaixotasun bat dela ondorio, desgaituta geratu zara. Eta hau dela eta, pertsona horrek erabaki duen jarrera autosuntsitzailea.

Jakin behar da buru-hilketa eman baino aurretik zenbait abisu edo ahalegin sortzen dira azkenengo helburua lortu arte.

Gaixotasun eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela zenbait urte esan ahal genuke buru hilketa ematen zirenen artean 68 urtekoen artean ematen zela, gaur, berriz, gaztaroan sortzeko arriskua asko handitu izan da.

Esan dezakegu depresioa, eskizofrenia eta substantzien gehiegizko erabilpena direla jendearen bizitzarekin akabatzera eramaten duten arrazoi nabarmenenak.

Arazo hau soziala da. Hau ez da nahasi behar gaur egun "heriotza duina" deitzen denarekin. Honen esanahia honakoa hau da: gaixo batzuk hiltzen direnean oso gaizki pasatzen dute, min asko sentitzen dute gorputzean zehar eta medikuek zerbait ematen dizkiete bere mina baretzeko. Honetatik aparte desberdindu behar dugu eutanasia eta suizidio lagundua. Buru hiltze lagundua oinarritzen da gaixoari baliabideak ematean berak bere burua hiltzeko.

Metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OMEk egindako ikerketaren arabera ,ondorioak hauek esatera heldu da: zenbait lurraldeetan buru-hilketa lortzeko hainbat metodoen bidez lortzen da,guzti horiek erabateko desberdintasun dute haien artean.Adibidez,Asiako hainbat lurraldetan ikertu da landareei botatzeko balio diren substantziak hiltzeko erabiltzen direla ,bestetik ere Inglaterran medikamenduak intoxikatzeko balio dutela eta horrela heriotza sortu .Ekialdeko europan berriz,ikertu zen urkamendua zela erabilitako metodoa eta Estatu Batuetan ere armak zirela.Hong Kongen eta Txinan ordea,lehiotik salto egitea zen metodoa.Hau guztia zela eta,ondorioztatu zuten metodo hauetan banaketa bat egin ahala zela;alde batetik, tradizioanlak zirenak (urkamena eta lehiotik salto egitea)eta bestetik tradizionalak ez zirenak(gainerakoak).

Garapena historian zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buru-hilketa eta heriotza beti lotuta egon izan dira gizonaren bizitzarekin. Historia esaten duen moduan,mayak gurtzen zuten Ixtab jainkosa(buru-hilketaren jainkosa),eta Ekialde hurrunean Japoniarrak harakiri egiten zuten desohorea garbitzeko. Beranguago(XIX) hildakoak gauza pribatua izatera heldu ziren.

Antzineko mendebaldean, buru-hilketa familiarentzako lotsagarria zen ,hau ahultasunaren sinonimotzat hartuta zegoen ,eta gaixotasun moduan kontsideratuta zegoen.Hori zela eta,ez zuten publikoki azaltzen. Egun,buru-hilketa gaixotasunaren sintoma bezala hartzen da eta modu batenan esanda erespetagariia da.


Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suizidio tasak estatuka

Frantzian, suizidio tasa 16,2 da 100.000 biztanleko[1].

KHEEko estatuen artean, suizidio tasa handienak Japonian eta Frantzian daude (100.000 biztanleko 15-20) eta txikienak Italian, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan[2].

Suizidio kopurua, 100.000 biztanleko eta urteko:[3][4]
Maila Estatua Urtea Gizonak Emakumeak Bizt. batez bestekoa
1. Lituania 2005 68.1 12.9 38.6
2. Bielorrusia 2003 63.3 10.3 35.1
3. Errusia 2004 61.6 10.7 34.3
4. Kazakhstan 2003 51.0 8.9 29.2
5. Eslovenia 2003 45.0 12.0 28.1
6. Hungaria 2003 44.9 12.0 27.7
7. Letonia 2004 42.9 8.5 24.3
8. Japonia 2004 35.6 12.8 24.0
9. Ukraina 2004 43.0 7.3 23.8
10. Sri Lanka 1996 ? ? 21.6

Suizidio ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buru-hiltzaile ezagunak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suizidio Aldatu lotura Wikidatan
  1. Claire Guélaud, « France : les paradoxes d'un pays en proie au doute », dans Le Monde 2008-04-23, artikulua
  2. "Death be not proud", The Economist, 2008-05-03, 64 or. economist.com
  3. (Ingelesez) [http://www.who.int/mental_health/prevention/suicide_rates/en/index.html OMEren taula (2005 abendua).
  4. (Ingelesez) OME estatistikak (2006-06-06).