Suleiman II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Suleiman II.a

Suleiman II.a (otomandar turkieraz: سليمان ثانى, Süleymān-i sānī; 16421691) otomandar sultana izan zen.

Mehmed IV.aren anaia gazteena zen, eta honek Suleiman Topkapı jauregiko Altın kafes ("urrezko kaiola") gelan giltzapetua izan zuen bere bizitzaren zati handi bat. Altın kafes Topkapı jauregian printzeentzat egindako luxuzko espetxe antzeko bat zen.

Suleiman II.a gizon argia, umila eta erlijiosoa zen. 1687an, bere anaiaren hilketaren ondoren, sultana izateko konbentzitu zuten, eta Köprülü familiako kide ospetsu bat (Fazil Mustafa Paxa) izendatu zuen bisir.

Fazil Mustafa Paxaren agindupean turkiarrek austriarren Serbiako aurrera egitea eragotzi zuten, eta Bulgariako errebolta guztiz zapaldu. Baina, aldiz, Hungariako ekialdea berriro konkistatzeko kanpaina garaitua izan zen Szlankamenen, eta Austria-Hungariako Inperioko tropek Fazil Mustafa Paxa hil zuten (1690).

Urtebete beranduago Suleiman hil zen Edirnen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suleiman II.a Aldatu lotura Wikidatan