Suluko Sultanerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suluko sultanerria» orritik birbideratua)
Suluko Sultanerria
سلطنة سولو دار الإسلام
1405 – 1915
Monarkia
Suluko Sultanerria bandera

Suluko Sultanerria armarria

Geografia
HiriburuaAstana Putih
Maimbung (1878)
Palawan (1893)
Ekonomia
DiruaTruke-eredua erabiltzen zen
Kultura
Hizkuntza(k)Arabiera (ofiziala), Tausug, Bajau, Bisaya, Banguingui eta malaysiar hizkuntzak
ErlijioaSunitar islama
Historia
Rajah Bagindaren koroatzea1405
Sultanerriaren disoluzioa1915
Ondorengoak
Gobernu Intsularra
Ipar Borneo
Bulungan Sultanerria
Ekialdeko Herbeheretar Indiak

Suluko Sultanerria Dar al-Islam (arabieraz: سلطنة سولو‎, Jawi: سلطنة سولو دار الإسلام) Tausūg herriak gidatutako estatu islamikoa izan zen. Bertan beste herri batzuk ere bizi ziren, Bajau, Butuanon, malaiar, Samal eta Yakan, adibidez. Sulu itsasoan dauden uharte askotan hedatzen zen, baita Mindanao eta gaur egungo Sabahn (lehen Ipar Borneo)[1].

Sultanerria 1405eko azaroaren 17an osatu zen.[2][oharra 1][3] Bere lehen agintaria Johoren jaiotako arabiar esploratzaile bat izan zen, Sayyid Abu Bakr Abirin.[oharra 2] Banua Buansa Ummah herrian ezarri zen, Sulu uhartean. Abu Bakr bertako printzesa edo dayang-dayang zen Paramisulirekin ezkondu zen, eta horrela Paduka Mahasari Maulana al Sultan Sharif ul-Hāshim hartu zuen.

Goren aldian, Mindanao, Palawan, Borneoko ipar-ekialdea, Kimanis eta gaur egungo Kalimantan hartzen zituen.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gaur egun historialari gehienek uste dute 1457an sortu zela sultanerria. Hala ere Filipinetako Historia Batzorde Nazionalak esaten du "1450 inguruan" edo, sinpleki "1450eko hamarkadan" gertatu zela. Bestalde, ikerketa independiente musulmanek esaten dute 1405eko azaroaren 17an izan zela, edo euren datan emanda 808 AHko Jumada al-awwaleko 24an.
  2. Abu Bakr batzuetan Abubakar gisa agertzen da. Bere jaiotza izena Sayyid Abu Bakr Abirin izan bazen ere, Shari'ful Hashem Syed Abu Bakr gisa ezagutzen da; Paduka Mahasari Maulana al Sultan Sharif ul-Hashim bilakatu zen bere agintari izena, eta askotan hau Sharif-ul Hashim edo Shariful Hashim gisa laburbiltzen zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Royal Sulu. .
  2. Abinales, P.N.. (2005). State and Society in the Philippines. Rowman & Littlefield,.
  3. Usman, Edd. (2010eko otsailaren 10a). Heirs of Sulu Sultanate urged to attend general convention. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]