Sumatrako tigre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eukaryota

Sumatrako tigre
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Felidae
Generoa: Panthera
Espeziea: Panthera tigris
Azpiespeziea: Panthera tigris sumatrae
Pocock, 1929
Hedapen mapa

Sumatrako tigrea (Panthera tigris sumatrae) tigrearen subespezie bat da, eta Indonesiako Sumatra uhartean baino ez da bizi.[2] Desagertzeko arrisku bizian dago: 400-500 espezimen baino ez dira bizi, antza denez, eta uharteko parke nazionaletan bizi dira ia guztiak.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun bizi diren tigre-subespezietan txikiena da. Arrek, batez beste, 2,20-2,30 m luze dira burutik isatsera, eta 120-140 kg inguru pisatzen dute. Emeak 2,20 m luze izaten dira, eta 75-110 kg inguru pisatzen dute. Marra edo zerrenda estuagoak dituzte beste tigre-subespezieek baino, eta ugariagoak. Hanketako behatzen artean mintz bat dute, eta hedatu egiten dute azkarrago igeri egiteko. Horregatik, beren harrapakinak uretara eramaten saiatzen dira, batez ere harrapakinak igerilari txarrak direnean.

Animalia bakartiak dira, eta gauez ehizatzen dute. Harrapakinak zelatatzen dituzte, eta atzetik edo alboetatik erasotzen diete. Basurdeak eta oreinak harrapatzen dituzte, baina baita hegaztiak eta arrainak ere.

Lur behereetako eta lautadetako oihanetan zein mendietako oihanetan bizi dira. Haien habitata desagertzen ari da, nekazaritzaren hedapenaren ondorioz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sumatrako tigre Aldatu lotura Wikidatan