Sun Ra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sun Ra.

Sun Ra —jaiotza-izena: Herman Sonny Blount— (Birmingham, Alabama, Ameriketako Estatu Batuak, 1914 edo 1915 - 1993) musikagilea eta piano-jotzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sun Raren gaztaroko daturik ez dago ia. 1935. urte inguruan John Fess Whatleyk zuzendutako orkestra batean aritu zen. 1930eko hamarraldiaren amaieran, Sonny Blount izenpean, moldaketak idatzi zituen, Chicagoko DeLisa klubean jo zuen, eta Wynonie Harrisen eta Joe Williamsen laguntzaile izan zen. 1946tik 1947ra bitartean, Fletcher Hendersonen orkestrako kide izan zen. 1947an disko bat grabatu zuen piano-jotzaile gisa Dukes of Swing taldearekin. 1950eko hamarraldian hirukote bat osatu zuen, eta berak asmatutako tresna elektroniko bat jotzen hasi zen.

1956an Arkestra orkestra sortu zuen, urteen joanean hainbat izen izan zituena: Solar, Myth Science, Astro Infinity, Intergalactic Research, Astro Intergalactic Infinity, Outer Space eta abar. Orkestra horrekin ikuskizun berezia eskaintzen zuen, musika, argiak, testuen irakurketa eta abar nahasten zituena. Poliki-poliki nabarmenkeriaz betetako ikuskizunak antolatu zituen, eta Frantziako Barne Arazoetako ministro zen Raymond Marcellinek debekatu egin zituen orkestraren emanaldiak. Arkestra taldeak disko ugari grabatu zituen, berrehunen bat, baina disko horien zabalpena ez zen handia izan.

1960ko hamarraldian Sun Rak New Yorken hartu zuen bizilekua, eta oso ezagun bihurtu zen free jazzaren inguruan. Jazz Composer´s Guild Associationaren lanetan parte hartu zuen, Greenwich Villagen jo zuen, eta bira bat egin zuen Kalifornian barrena. 1970eko hamarraldiaren amaieran Filadelfian hartu zuen bizilekua.

Hainbat filmetan ere parte hartu zuen: Cry of Jazz (Edward Bland, 1959), Free Jazz: Sun Ra (Jean-Michel Meurice, 1970), Jazz Concerto: Sun Ra (Luigi Costantini, 1976), Sun Ra: a Joyful Noise (Robert Mugge, 1980), Mister Ra (Franck Cassenti, 1983). Passing Through (Larry Clark) filmeko musika osatu zuen 1977an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sun Ra Aldatu lotura Wikidatan