Sunderland Association Football Club
Ezizena(k) | The black cats | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1879 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Stadium of Light edukiera: 49.000 lagun inaugurazioa: 1997 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Ellis Short | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | David Moyes | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Premier League | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2015-16 | 17.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Sunderland Association Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, Sunderland hirian egoitza eta zelaia (Stadium of Light) dituena. Ingalaterrako 6 Liga eta 2 Kopa irabazi ditu, ia denak XIX mendean eta XX mende hasieran.
Historia
1879an sortu zen Sunderland and District Teachers A.F.C (Sunderland eta barrutiko irakasleak futbol taldea) izenarekin. 1890-91 urtean sartu zen Ligan, Stoke ordezkatuz. Aston Villari 7-2 irabazi ondoren Ligaren fundatzailea zen William McGregorrek "Talentu guztien taldea" ezizena ezarri zion. Berehala iritsi ziren lehenengo tituluak, 1892, 1893, 1895 eta 1902ko Ligak hain zuzen ere. Garai hartako azken garaipena 1913ko Liga izan zuen.
Hurrengo urteetan apalago ibili ondoren 1936an seigarren liga eta 1937an lehenengo kopa lortu zituen. Bigarren Mundu Gerraren garaian jokalari askok Europan borroka egitera joan behar izan zuten eta Ingalaterrako Liga ez zen jokatu. Honen ordez Football League War Cup (Gerrako Kopa) antolatu zen eta 1942an Sunderland finalera iritsi zen, baina Wolverhampton Wanderers-ek irabazi zuen.
1957an eskandalo finantziero handi batean Sunderland errudun jo zuten eta 68 urtean lehenengo aldiz bigarren mailara bidalia izan zen. Ordutik aurrera talde apala bihurtu zen. Titulu berri bat irabazi zuen ordea, 1973ko Kopa.
1990. eta 2000. hamarkadetan gora eta behera ibili ondoren Drumaville kontsorzioak hartu du taldea eta Premier Leaguean ari da orain.
Zelaiak
- 1879-1882 - Blue House Field, Hendon
- 1882-1883 - Groves Field, Ashbrooke
- 1883-1884 - Horatio Street
- 1884-1886 - Abbs Field, Fulwell
- 1886-1898 - Newcastle Road
- 1898-1997 - Roker Park
- 1997- Stadium of Light
Irabazitako txapelketak
Txapelketa nazionalak
- Ingalaterrako Liga (6): 1891-92, 1892-93, 1894-95, 1901-02, 1912-13, 1935-36
- Ingalaterrako Kopa (2) : 1936-37, 1972-73
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sunderland Association Football Club |
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
Premier League 2022-23 |
Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham |
Leeds United | Leicester City | Liverpool |